Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak 19 eta 44 urte bitarteko gazteen kontsumo ohituren eta beharren azterketa egingo du datozen egunotan, Siadeco enpresaren eskutik

Herritarrei telefono bidezko deiak egingo zaizkie eta merkataritza establezimenduak aztertuko dira

2024·11·15


Astigarragako Udalak herritarren kontsumo-ohiturak ezagutu nahi ditu, bereziki herritar gazteen eta familia gazteenak. Helburua da jakitea Astigarragako establezimenduek zenbateraino betetzen duten segmentu horiek eskatzen dutena. Horretarako, Siadeko enpresaren eskutik egingo den azterketa bat jarri da abian.

Datozen egunotan, 19 eta 44 urte bitarteko gazteen kontsumo-ohiturak eta beharrak aztertzeko, alde batetik, telefono bidezko galdetegiak egingo dira, eta, bestetik, Astigarragako merkataritza establezimenduen azterketa ere egingo da. Horretarako, herri eremuan kokatuta dauden txikizkako merkataritza eta zerbitzu establezimenduak bisitatuko dira, eta bertako arduradunak elkarrizketatuko dira.

Ekintza horietatik lortzen diren emaitzak tokiko merkataritza herriko gazteentzat erakargarriagoa egiteko eta osatu beharko luketen eskaintza definitzen laguntzeko tresna gisa erabili nahi dira.