Albisteak

Atzealdea Astigarragako Udalak 13.172.435 euroko aurrekontua aurkeztu du 2025erako

Aurrekontua 2024koa baino %7 altuagoa izango da. Herritarrentzako politika eta zerbitzu sozialen atalak (gizarte zerbitzuak; berdintasuna; kultura, jaiak, gazteak; kirola; euskara eta hezkuntza) aurrekontu osoaren %46 hartzen du, hau da, iazkoa baino %7 gehiago.

2024·11·27


Azaroaren 26ko Osoko Bilkurak eman zion hasierako onarpena 2025eko aurrekontuari. (EH Bilduren aldeko botoekin, PSE-EE eta EAJren aurkako botoekin). Aurrekontua auzoetan egindako bileren ostean eta kontuhartzailetza zein udaleko sail desberdinen beharrak entzun ondoren osatu da. Udal gobernuak proposamena aurkeztu zuen urriaren 29ko ogasun batzordean eta 15 eguneko epea zabaldu zien oposizioko kideei emendakinak aurkezteko. Horiek aztertu ondoren, azaroaren 26ko udal Osoko Bilkuran onartu zen aurrekontua.

2025ko udal aurrekontuak 13.172.435 euro izango ditu, iaz baino 813.483 euro gehiago, hau da, %7 gehiago. Igoera hori diru-sarreren gorakadagatik gertatu da, batetik, Foru Funtsaren, Aldundiak herrien artean banatzen duen ekarpena, igoeragatik, (204.308 euro gehiago); bestetik, udal zergen eta tasen igoeragatik eta hauen erroldaren eguneraketarengatik (516.625 euro gehiago).

 

2025EKO AURREKONTUA: DIRU-SARRERAK

 

Kapitulua

2025

2024

Aldea %

1

Zuzeneko zergak

3.180.000

2.966.100

7

2

Zeharkako zergak

187.050

138.200

35

3

Tasak eta bestelako zergak

2.451.525

2.148.800

14

4

Transferentzia arruntak

6.866.660

6.662.352

3

5

Ondare sarrerak

187.200

219.000

-15

6

Inbertsio errealak besterentzea

300.000

220.000

36

7

Kapital transferentziak

0

4.500

-100

Guztira

13.172.435

12.358.952

7

 

2025EKO AURREKONTUA: GASTUAK

 

Kapitulua

2025

2024

Aldea %

1

Pertsonaleko gastuak

3.393.396

3.218.134

5

2

Ondasun arruntak eta zerbitzuak

6.370.669

6.133.862

4

3

Transferentzia arruntak

1.836.387

1.642.633

12

4

Kreditu globalak

34.777

0

0

5

Inbertsio errealak

1.473.000

1.278.000

15

6

Kapital transferentziak

64.207

86.522

-26

Guztira

13.172.435

12.359.152

7

 

Gastuen atalari erreparatuta, pertsonalaren kapituluak %5 egingo du gora hainbat arrazoiengatik. Batetik, langileen soldata %3 igotzea aurreikusi da eta bestetik, hainbat lanpostu berri edo hainbat lanposturen jardunaldia luzatuko da.

Inbertsioen atalari dagokionez, %15eko igoera izango du eta bereziki bi proiektuek baldintzatuko dute ibertsioen atala, kiroldegiak eta euskaltegiaren lokalak.

Inbertsioa

Kopurua

Kiroldegia

750.000

Euskaltegia

300.000

Uraren zikloa digitalizatzeko

122.000

Ur kontagailuak aldatzeko

35.000

Bidegorri sarea osatzeko (Kale nagusia, Anuskarantz)

40.000

Entsegu gelak

35.000

Herritarrek erabakitzeko

120.000

 

Esan bezala, inbertsio esanguratsuena kiroldegia izango da, 750.000 eurorekin. Obrak 2025eko udaran hasiko dira eta proiektu honekin dauden instalazioen eta zerbitzuen kalitatea hobetu eta berriak sortzearekin batera, sarrera irisgarria egingo da eta dugun herritar kopuruari egokitutako kiroldegia eraikiko da.

2025ean egingo den hurrengo inbertsio esanguratsuena euskaltegiaren lokalarena izango da. Egun Herri Eskolak erabiltzen duen Nabarra Oinatz-eko lokalean egokitzapen lanak egingo dira, Astigarragako euskaltegiaren egoitza berria izan dadin. Beste urrats garrantzitsu bat Udalak euskararen erabilera sustatzeko eta indartzeko egin duen apustuan. Dagoeneko lokala egokitzeko proiektua idazten ari da Udala eta honi esker, Kultur Etxea zaharra hustutzen hasi eta gazteen espaziora egokitzen hasteko aukera izango da.

Hurrengo inbertsio altuena Europar Funtsen laguntzarekin batera uraren zikloa digitalizatzeko egingo dena da, 122.000 eurokoa. Eta horrekin lotuta dago ere 35.000 euroko inbertsioa ur kontagailuak aldatzen jarraitzeko.

Bidegorri-sarea zabalduko da. Bidegorria Kale Nagusian eraikiko da, Anuskarako norabidean, DBHko ikastetxea eraikitzen denerako nerabeak bizikletekin bertara iritsi ahal izateko, 2024an aurreikusitako 200.000 euroei, 2025ean 40.000 euro gehitu dira.

Azkenik, eta gazteen sormena garatu eta herritar askoren eskaerei erantzuteko 35.000 euro gehiago aurreikusi dira, 2024ko 150.000 euroekin batera, 2025ean entsegu gelak pilotaleku azpian kokatzeko.

Aipatutako inbertsioez gain, hainbat proiektuetarako idazketak egitea aurreikusi da, besteak beste, udal lokalak (egun Herri Eskolak erabiltzen duen lokala eta banketxea zena batuta); Ergobiako Pagoagako lokalan ludoteka eta auzo-biltokia egokitzeko; Juangitene plazako ur-arazoak konpontzeko; Ergobiko plazatxoa eta auzoko sarrera-gunea; Txalakako bidegorria; Santiagomendiko II.fasea; Errekalden aparkalekua egiteko eta kultur etxe zaharrera doan igogailuarena.

Azkenik, sail guztiak modu orekatu eta egokian indartu dira. Aurrekontu hauekin bereziki indartuko dira gizarte eta berdintasun politikak, bai eta kultura ere, eta handitu egingo dira herritarren nahiz elkarte eta eragileen dirulaguntzak, dirulaguntzetan guztira 1.096.900 euro emango dira.

Saila

2025 kopurua

2024 kopurua

Aldea

Alkatetza

316.806

296.079

7

Udaltzaingoa

672.088

736.214

-9

Administrazio Orokorra

886.441

844.933

5

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurugiroa, Mugikortasuna

1.779.252

1.665.153

7

Obrak eta Zerbitzuak

2.963.391

3.601.923

-18

Hezkuntza eta Euskara

1.272.724

921.204

38

Kultura, Gazteak, Jaiak eta Kirolak

2.696.994

1.985.059

36

Gizarte Zerbitzuak

1.287.084

1.213.869

6

Kontuhartzailetza

447.169

348.314

28

Berdintasuna, Tokiko Garapena, Elkarbizitza, Partehartzea

815.707

746.405

9

Kreditu Globalak

34.777

0

0

GUZTIRA

13.172.435

12.359.152

7

Gizarte Zerbitzuen Sailaren aurrekontua 1.287.084 eurokoa da, iazkoa baino %6 handiagoa, inoiz izan duen kopururik handiena. Gizarte zerbitzuek aurrekontu osoaren %9,77 izango dute; eta %10ean zehaztu ohi izan da bikaintasunaren adierazle da, eta, beraz, beste behin hortik oso gertu kokatu izana udalak gizarte babesarekin duen konpromisoaren adierazle garbia da.

Bide honetan gizarte-zerbitzuetan ditugun zerbitzuak indartu eta berriak sortuko dira. Aipatu beharra dago Udalak egin duen ahalegin handia hainbat zerbitzu kontraturen baldintzak hobetzeko, eta horietako bat da etxez etxeko laguntza zerbitzua. Bestalde, mendekotasun arriskuan dauden eta mendekotasun txikia duten adinekoei zuzendutako eguneko arreta zerbitzu berria martxan jartzeko 10.000 euro erabiliko dira. Adingabeen dirulaguntzak eta eskuhartze psikozosiala ere indartuko dira eta larrialdi laguntzetarako 5.000 euro gehiago erabiliko dira, guztira 110.000€.

Berdintasunaren arloan bereziki aipagarria da Emakumeon Etxearen dirulaguntzan egindako igoera, 51.000 eurotik 70.000 eurora pasatzea. Emakumeon Etxeak herrian berdintasun arloan egiten duen lana indartzeko helburuarekin. Bestalde, Toki Garapena sailean, Dolareak proiektu berria garatzeko 15.000 euro erabiliko dira, honi esker herritarrek doan emandako sagardogintzako tresnak berreskuratzeko lanak abiaraziko dira.

Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa sailean aipatu behar da gazteentzako alokairu laguntzak sortuko direla eta Astigarraga hirigune tentsionatu izendatzeko prozesuak jarraituko duela, eskaera abenduan egingo da. Obrak eta Zerbitzuetan, eta irisgarritasunaren arloan aipagarria da laster amaituta egongo dela Apeztegiko igogailua, eta irisgarritasuna hobetzeko beste hainbat ekintza egingo direla, besteak beste, udaletxean ate automatikoa jartzea eta Emakumeon Etxeko sarrera eta komunak egokitzea. Bestalde, sail honetan ere, Latxaga-Olabide bideko lanak amaituko dira.

Kultura, Jaiak, Gazteria eta Kirola Sailari dagokionez, %36ko igoera izango du. Gehienbat igoera kirolaren arloan Kiroldegiaren obrak eragingo du. Kulturaren arloan, aurten ere kultur programazioa indartuko da eta baita irakurketa sustatzeko ekintzak.

Dirulaguntzei dagokionez, orain arteko dirulaguntzei eutsiko zaie (baserritarren aldeko laguntzak, alokairurako laguntzak, eskola garraiorako laguntza, Kontxa Etxeberria beka, familientzako gizarte-laguntzak) eta beste hainbat indartuko dira. Guztira, dirulaguntza izendun eta lehia bidezkoak kontuan hartuz, %11 igoko da, orotara 1.096.900 euro. Hauek dira, arloz arlo:

  • EUSKARA 95.000 euro
    • Euskara ikasteko laguntzak (35.000)
    • Euskara sustatzeko ekimenak (25.000)
    • Euskarazko komunikabideak (35.000)
  • KIROLA 177.100 euro
    • Mundarro (112.000)
    • Eskola kirola (10.800)
    • Igeriketa programa (10.300)
    • Goldea (25.000)
    • Kirol ekintzak eta kirol egokitua (19.000)
  • KULTURA ETA JAIAK 174.200 euro
    • Kultur ekintzak (17.0000)
    • Txirriskla (13.200)
    • Aiztondo (22.000)
    • Astigar (28.000)
    • Eragiyok (10.000)
    • Gazte Asanblada (20.000)
    • Astigarte (5.250)
    • Zipotza Elkartea (2.500)
    • Danak Bat Ergobiko jaiak (32.000)
    • Ergobiko euskal jaia (4.000)
    • Jaietarako dirulaguntzak (20.250)
  • HEZKUNTZA 245.500 euro
    • Garraiorako eta eskola materialerako laguntzak (9.500)
    • Herri Eskolako Guraso Elkartea (30.000)
    • Musika Eskola (165.000)
    • Xagu Xar (35.000)
  • GIZARTE ARLOA 188.600 euro
    • Gizarte laguntzak, beka eta ekintzak (35.000)
    • Galtzaur Elkartea (12.000)
    • Euskal Fondoa eta garapen bidean gauden herrialdeetako egitasmoak (110.000)
    • Elikagai programa (3.600)
    • Kooperaziao eta larrialdiak (20.000)
    • Gazari dirulaguntza (5.000)
  • BERDINTASUNA 95.000 euro
    • Ikerketa beka (15.000)
    • Emakumeon Etxea (70.000)
    • Matazak (6.000)
  • ARLO SOZIOEKONOMIKOA 114.500 euro
    • Astiko (25.000)
    • Ekintzaileentzako laguntzak (22.000)
    • Alokairurako laguntzak (30.000)
    • Lehen sektorearentzako laguntzak (30.000)
  • BESTE BATZUK 7.000 euro
    • Zubieta bizirik (2.000)
    • Astikat (5.000)

BALORAZIOA

Batetik, udalak aurten ere apostu irmoa egiten du udal gizarte-zerbitzuak indartzeko eta euren kalitatea areagotzeko. Horren adierazlea da aurrekontuaren %10a gizarte-zerbitzuetan inbertituko dela, adituen arabera bikaintasunaren adierazle den ehunekoa. Horrekin batera, 2025ean zaintza plana abiatuko da, herrian nahi dugu zaintza eredua definitu eta arlo horretan ere urratsak ematen hasteko.

Bestetik, 2025eko aurrekontuak hurrengo urteetako inbertsio estrategikoak bideratzeko urtea izango da, horien artean izango ditugu, kiroldegia, Astigarragako euskaltegiaren lokala eta Kale Nagusiko (DBH ikastetxera) bidegorri sarea, besteak beste.