Albisteak

Astigarragako Udalak 12.359.152 euroko aurrekontua izango du 2024an, aurten baino %11,61 gehiago

Herritarrentzako politika eta zerbitzu sozialen atalak (gizarte zerbitzuak; berdintasuna; kultura, jaiak, gazteak; kirola; euskara eta hezkuntza) aurrekontu osoaren %39 hartzen du

2023·12·01


Azaroaren 28ko osoko bilkurak eman zion hasierako onarpena 2024ko aurrekontuari. (EH Bilduren aldeko botoekin, PSE-EE eta EAJren aurkako botoekin). Aurrekontua auzoetan egindako bileren ostean eta sail desberdinen beharrak entzun ondoren osatu da. Udal gobernuak proposamena aurkeztu zuen urriaren 31ko ogasun batzordean eta 15 eguneko epea zabaldu zien oposizioko kideei emendakinak aurkezteko. Horiek aztertu ondoren, azaroaren 28ko udal osoko bilkuran onartu zen aurrekontua.

2024ko udal aurrekontuak 12.359.152 euro izango ditu, iaz baino 1.285.130 euro gehiago, hau da, %11,61 gehiago. Igoera hori diru-sarreren gorakadagatik gertatu da, batetik, Foru Funtsaren, Aldundiak herrien artean banatzen duen ekarpena, igoeragatik, (640.699 euro gehiago, hau da, %11 gehiago); bestetik, udal zergen eta tasen igoeragatik eta hauen erroldaren eguneraketarengatik (423.000 euro gehiago); eta azkenik, herriko hainbat harrobietan egingo diren betelanengatik kobratuko den tasarengatik (200.000 euro aurreikusten dira); eta azkenik, udalak duen diru-funtsarengatik, gordailu batengatik, 140.000€ko interesak kobratuko ditu.

2024KO AURREKONTUA: DIRU-SARRERAK

Kapitulua

2024

2023

Aldea %

1

Pertsonaleko gastuak

3.218.134,12

2.799.119,19

14,97

2

Ondasun arruntak eta zerbitzuak

6.133.862,36

5.736.418,33

6,93

3

Finantza gastuak

0,00

1.000,00

-100,00

4

Transferentzia arruntak

1.642.633,33

1.629.610,33

0,80

5

Inbertsio errealak

1.278.000,00

830.000,00

53,98

6

Kapital transferentziak

86.522,19

77.457,47

11,70

Guztira

12.359.152,00

11.073.605,32

11,61

 
2024KO AURREKONTUA: GASTUAK
 

Kapitulua

2024

2023

Aldea %

1

Pertsonaleko gastuak

3.218.134,12

2.799.119,19

14,97

2

Ondasun arruntak eta zerbitzuak

6.133.862,36

5.736.418,33

6,93

3

Finantza gastuak

0,00

1.000,00

-100,00

4

Transferentzia arruntak

1.642.633,33

1.629.610,33

0,80

5

Inbertsio errealak

1.278.000,00

830.000,00

53,98

6

Kapital transferentziak

86.522,19

77.457,47

11,70

Guztira

12.359.152,00

11.073.605,32

11,61

 
Gastuen atalari erreparatuta, pertsonalaren eta inbertsioen kapituluek izango dute hazkunde nabarmenena. Pertsonalaren kapituluak %14,97 egingo du gora hainbat arrazoiengatik. Batetik, langileen soldata %3 igotzea aurreikusi da eta bestetik, hainbat lanpostu berri edo hainbat lanposturen jardunaldia luzatuko da. Lanpostu berrien sorrera edota luzatzeak, hainbat sailen igoera nabarmena eragingo du.
 
Udaltzaingoari dagokionez, plaza lortu berri duten hiru udaltzain Arkautera joan beharko dira legez dagokien prestakuntza osatzera eta bitartean haiek ordezkatzeko beste hiru udaltzain kontratatu beharko dira. Gainera, udaltzain zerbitzuaren beharrei hobeto erantzun ahal izateko, udaltzainen jardunaldia %15ean areagotzeko aukera aurreikusi da. Honek guztiak ia 184.000 euroko gastu gehigarria eragingo du. Gainera, 50.000 euro aurreikusi dira auto elektriko berri bat erosteko.
 
Administrazio orokorrean igoera 113.812 eurokoa izango da, batik bat, udalaren babes juridikoa areagotzeko Administrazio Orokorreko teknikariaren funtzionario plaza sortuko delako.
 
Kulturan, era berean, lanpostu berriak ere sortuko dira, atezain administrariarena eta liburutegian praktiketan egongo den pertsonarena.
 
Bestalde, ikus daitekeen bezala inbertsioen kapituluak izango du igoera nagusiena, 448.000 euro gehiago, guztira 1.278.000€, ia %54 gehiago.
 

Inbertsioa

Apeztegiko igogailua

545.000

Lur-erosketak

160.000

Nabarra Oinatzeko lokala

124.000

Entsegu gelak

120.000

Herritarren parte-hartzea

120.000

Udaltzaingoaren ibilgailu elektrikoa

50.000

Ur-kontadoreak

35.000

Bizikleta aparkaleku estaliak

30.000

Ekipo informatikoak

30.000

Santiagomendiko aterpetxea

25.000

Kultur jardueretarako materiala

25.000

AEKko lokala

9.000

Txakur parkea

5.000

GUZTIRA

1.278.000

 

Inbertsio esanguratsuena Apeztegiko igogailua izango da 545.000 eurorekin. Igogailu honi esker herrigunea Goiko plazarekin, udaletxearekin eta eskolarekin modu irisgarrian lotzea lortuko da. Herrian izango den bigarren igogailu publikoa izango da.

Ondoren, 160.000 euro bideratuko dira ibai-parkea handitzeko eta uholdeen aurkako obrak egiteko eskuratu behar diren lurren erosketak gauzatzeko. Bestetik, aurten udalak Nabarra Oinatzeko lokal bat erostea erabaki zuen (Banco Popular banketxea zegoen lokala) eta 2024an erosketaren azken zatia ordainduko da eta horregatik, lokal horretan Gizarte-zerbitzuak, Berdintasuna, Tokiko Garapena eta Kalexka zerbitzua (adin txikikoen eta familien arreta psikosozialaren zerbitzua) egokitzeko obra-proiektua idatziko da.

Hurrengo inbertsio esanguratsuena, herriko musika talde eta gazteen eskaintzari erantzuteko inbertsioa da, hain zuzen ere, frontoiaren azpiko garajeetan bi entsegu gela egokitzeko, 120.000 euro aurreikusi dira. Herri dinamiko eta bizi baten alde, herriko talentuari, gazte talentuari batik bat, espazioa eta autonomia eskaintzea da helburua.

Azkenik eta aipatzearren, aterpetxean hainbat hobekuntza lan egingo dira, lehen bizikleta aparkaleku estaliak ipiniko dira, Izaskun kalearen atzealdean txakur-parke berri bat egokituko da eta oraingo Asti Txiki 1-eko lokala (lehen haurreskola zena) AEKrentzat egokitzeko obra-proiektua idatziko da.

Azkenik, sail guztiak modu orekatu eta egokian indartu dira. Aurrekontu hauekin bereziki indartuko dira gizarte eta berdintasun politikak, bai eta kultura ere, eta handitu egingo dira herritarren nahiz elkarte eta eragileen dirulaguntzak.

Saila

2024 (€)

2023 (€)

Diferentzia

Alkatetza

296.079

286.208

9.871

%3,45

Udaltzaingoa

736.214

498.319

237.895

%47,74

Administrazio Orokorra

844.933

731.121

113.812

%15,57

Hirigintza, Etxebizitza, Ingurugiroa, Mugikortasuna

1.665.153

1.469.987

195.167

%13,28

Obrak eta Zerbitzuak

3.601.923

3.332.474

269.449

%8,09

Hezkuntza eta Euskara

921.204

992.804

-71.601

%-7,21

Kultura, Gazteak eta Jaiak

1.395.961

1.107.255

288.706

%26,07

Kirolak eta ariketa fisikoa

589.098

577.180

11.918

%2,06

Gizarte Zerbitzuak

1.213.869

1.051.661

162.207

%15,42

Kontuhartzailetza

348.314

328.829

19.485

%5,93

Berdintasuna, Tokiko Garapena, Enplegua, Turismoa

746.405

697.767

48.638

%6,97

GUZTIRA

12.359.152

11.073.605

1.285.547

%11,61

 

Gizarte Zerbitzuen Sailaren aurrekontua 1.213.869 eurokoa da, iazkoa baino %15,42 handiagoa, inoiz izan duen kopururik handiena. Gizarte zerbitzuek aurrekontu osoaren %9,82 izango dute; eta %10ean zehaztu ohi izan da bikaintasunaren adierazle da, eta, beraz, hortik oso gertu kokatu izana udalak gizarte babesarekin duen konpromisoaren adierazle garbia da.

Bide honetan gizarte-zerbitzuetan ditugun zerbitzuak indartu eta berriak sortuko dira. Adinekoentzako zerbitzuei dagokienez, alde batetik, 72.000 euro gehiago erabiliko dira etxez-etxeko zerbitzua hobetzeko eta kontuan hartuta sektore prekarizatu eta feminizatua dela, langileen lan-baldintzak ere hobetu nahi dira. Bestalde, mendekotasun arriskuan dauden eta mendekotasun txikia duten adinekoei zuzendutako eguneko arreta zerbitzu berria jarriko da abian, horretarako, 10.000 euro erabiliko dira. Adingabeen dirulaguntzak eta eskuhartze psikozosiala ere indartuko dira eta larrialdi laguntzetarako 5.000 euro gehiago erabiliko dira, guztira 105.000€.

Berdintasun politiketarako 20.000 euro gehiago izango dira (%36ko igoera). Besteak beste, martxan jarri berri diren emakumeentzako aholkularitza juridikoa eta zirrara sexu-aholkularitza zerbitzua eskaintzeko. Halaber, 15.000 euro gehiago (+%33) aurreikusi dira bizikidetzarako, eta partaidetzarako zenbatekoa bikoiztu egin da (15.000€ gehiago) datozen hilabeteetan adinekoekin batera bideratu nahi den partaidetza prozesu bati ekiteko, hain zuzen ere, adineko pertsonentzako zentro soziala diseinatzeko eta era berean, gazte eta nerabeekin parte-hartzea prozesua egin nahi da Kultur Etxe Zaharraren eraikina euren beharretara egokitu ahal izateko.

Hirigintza eta ingurugiro saileko igoera, hondakinen bilketa eta batik bat tratamenduak izango duen gastu gehigarriagatik izango da, hain zuzen ere, 193.000 eurotan areagotuko da honakinen bilketa eta tratamenduaren gastua. Obrak eta zerbitzuetan, herri bideen berritzearekin jarraituko da, 150.000 eurorekin, 2024ko ekimen nagusia Olabide bidea berritzea izango delarik.

Kultura, Jaiak eta Gazteria Sailari dagokionez, %26,1 igoko da, hau da, iaz baino 288.706 euro gehiago. Kultur programazioa indartzeko 75.000 euro gehiago bideratuko dira, horietatik 15.000 euro, herriko eragileek kultur programazioan zuzenean eragin ahal izateko.

Dirulaguntzei dagokionez, orain arteko dirulaguntzei eutsiko zaie (baserritarren aldeko laguntzak, alokairurako laguntzak, eskola garraiorako laguntza, Kontxa Etxeberria beka, familientzako gizarte-laguntzak) eta beste hainbat indartuko dira, esanguratsuenak hurrengoak:

ELKARTEEI LAGUNTZAK

  • Ergobia jaiak antolatzeko, 28.000€ (+6.000€)
  • Eragiyok abesbatzari, 10.000€ (+5.000€)
  • Aiztondo abesbatzari, 22.016€ (+7.200€)
  • Mundarrori, 85.000€ (+10.000€)
  • Harituzi, 10.000€ (+2.000€)
  • Emakumeon Etxeari, 51.000€ (+10.500€)

HERRITARREI LAGUNTZAK

  • Euskara ikasteko laguntzak, 37.000€ (+8.000€)
  • Kirol jardueran antolatzeko laguntzak 29.000€ (+4.000€)
  • Kirolariei laguntzak 10.258€ (+4.000€)
  • Larrialdi laguntzak 105.000€ (+5.000€)

Hauek dira aurrekontuan aurreikusi diren dirulaguntza edo beste elkarte edo mankomunitateei ekarpena:

Dirulaguntza/Ekarpena

Kirol Kudeaketa (Mundarro)

301.000

Norberto Almandoz Musika Eskola

162.000

Larrialdi laguntzak

105.000

San Marko Mankomunitatea

104.000

Beterri-Buruntza Mankomunitatea

89.000

Mundarro

85.000

Sagardun

77.000

Emakumeon Etxea

51.000

Udal taldeko politikoak

42.000

XaguXar

40.000

Euskara ikasteko laguntzak

37.000

Urumeako Kronika

35.000

Alokairurako laguntzak

30.000

Baserritarren aldeko laguntzak

30.000

Kirol jarduerak antolatzeko laguntzak

29.000

Ergobiako jaiak

28.000

Jaiak antolatzeko laguntzak

28.000

Astiko

25.000

AEK

25.000

Aiztondo

22.015

Astigar

21.800

Udalbiltza

20.000

GUZTION dirulaguntza

18.000

Goldea

18.000

Elkarteen kultur jardueretarako laguntzak

17.000

UEMA

14.500

Galtzaur Erretiratuen Elkartea

12.000

Eskola kirola antolatzeko laguntza

10.747

Eskolako igeriketa ikastarorako laguntza

10.258

Familiei laguntzak – Gizarte Zerbitzuak

10.000

Kontxa Etxeberria beka – Hezkuntza

10.000

Kontxa Etxeberria beka – Gizarte-zerbitzuak

10.000

Euskara sustatzeko laguntzak

10.000

Gizarte erakunde eta elkartei laguntzak

10.000

Harituz

10.000

Eragiyok Abesbatza

10.000

Euskaraldia

10.000

Guraso Elkartea

8.583

Gazte Asanblada

8.500

Txirriskla

8.330

Familiei laguntzak

5.800

Ikasketako materiala erosteko laguntzak

5.000

Zaharren omenaldia antolatzeko laguntza

5.000

Astikat

5.000

Anuxkalde Jaia antolatzeko laguntza

5.000

Behemendi

4.500

Berdintasuna sustatzeko laguntzak

4.000

Euskal Herrigintza Laborategia

3.000

Oinherri Herri Hezitzailea

3.000

Herri Urrats, Nafarroa Oinez

3.000

Familiei hobariak

2.000

Zubieta bizirik

2.000

Eudel

1.600

Buruhandiei laguntza

1.000

GUZTIRA

1.642.633

 
 

BALORAZIOA

Batetik, udalak apostu irmoa egiten du udal gizarte-zerbitzuak indartzeko eta euren kalitatea areagotzeko. Horren adierazlea da aurrekontuaren %10a gizarte-zerbitzuetan inbertituko dela, adituen arabera bikaintasunaren adierazle den ehunekoa.

Bestetik, herriaren hazkundeari aurre egiteko udalaren plantilla egokitzeko lanetan jarraitzen du udala (udaltzaingoa, brigada, kulturan, babes juridikoan...). Beharrezkoa da administrazio publiko egituratu eta sendoa izatea herriak dituen erronkei ikuspegi publikotik erantzuteko.

Bestetik, 2024ko aurrekontuak hurrengo urteetako inbertsio estrategikoak bideratzeko urtea izango da, batik bat, adinekoen eta gazte eta nerabeen ekipamenduei dagokionez. Gainera, 2024 kiroldegiaren 2025. urtean hasiko den kiroldegiaren handitzea bideratzeko urtea izango da.

Azkenik, irisgarritasunean urratsak ematen jarraituko du udala, hala nola, Apeztegiko igogailuarekin, kultur eskaintza indartzen jarraituko da, kasu honetan herritarren parte-hartzeari ateak are gehiago zabalduaz, politika feministan sakontzeko baliabideak areagotuko dira eta udal-zerbitzuen kalitateari eutsiko zaie.