Albisteak

Atzealdea Lokalak eskura beren negozioa jarri nahi dutenentzat: informazioa, dirulaguntzak...

3
“Guztion Astigarraga” merkataritza berraktibatzeko programa garatzen jarraitzen du Astigarragako Udalak. Aurten, erdigunean kokatzen diren lokal hutsen poltsa publikoa sortu dugu. Informazio guztia, dirulaguntzak eta abar, dena interneten, beren negozioa hor kokatzeko interesa duten ekintzaileentzat.

2020·07·08


Astigarragako Udalak “Guztion Astigarraga” merkataritza berraktibatzeko programa garatzen jarraitzen du eta programaren 2020ko edizioan martxan jarriko du erdigunean kokatzen diren lokal hutsen poltsa publikoa.

Poltsa publiko hori interneten duzu eskura: https://guztion.astigarraga.eus/lokalkomertzialak

Gune horren helburua da itxita dauden lokal horiek berraktibatzea lokal bat bilatzen dabilen ekintzaileari informazioa eskainiz. Kale mailan eta lokal horien erakusleihoetan ikur bereizgarri bat topatuko dugu. Bertan agertzen den estekaren bidez momentuan bertan kontsultatu ahal izango ditugu lokalaren argazkiak, planoak eta gainontzeko ezaugarriak.

Lokal horien aktibitatea errazteko dirulaguntzak emango ditu Udalak. Izan ere, dagoeneko zabalik dago proiektu bat ezartzeko merkataritza ekintzailetza dirulaguntzak eskatzeko epea. Dirulaguntza horiek, besteak beste, lokalaren gastua laguntzeko izango dira. 4.000 euro bitarteko dirulaguntzak dira eta eskaitzailearen egoeraren arabera gastuen %30 eta 50 artean finantzatuko da. Guzti horren berri ere webgunean topatu ahal izango da.

Dirulaguntza horiek, ordea, ez dira ekintzailea laguntzeko baliabide bakarra izango. Udalak jarduera bat martxan jartzeko gida sortu du. Horren bitartez, proiektua ezartzeko egin beharreko tramitazioen inguruko informazioa topatuko du interesdunak. Bestalde, Beterri-Buruntza Ekinean ekintzailetza zerbitzuaren tutoretza eta laguntza eskainiko zaio ere.

Bitartean, kale mailako itxura hobetze aldera eta lokal horien inguruko interesa pizteko ikur bereizgarriez gain, binilo apaingarriak jarri ditu Udalak erakusleiho horietan. Binilo horiek Astigarrgan zehar ateratako argazkiekin osatu dira eta horien bitartez komertzio txikiaren aldeko kanpaina landu nahi izan da.

Dirulaguntza azaroaren 30a arte eskatu ahal izanago da. Momentuz, 12 lokal atxikutu dira programara. Beraien lokala aktibatzeko interesa duten jabeek webgunean dagoen galdetegia betez edota udalera deituz egin ahal izango dute eskaera. Programan parte hartzea erabat doakoa da.

1 2 3