Albisteak

Atzealdea Astigarragako liburutegian eskainiko den komiki tailerrean izena emateko epea zabalik, otsailaren 6ra arte

Tailerra 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da eta Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi" ilustratzaileak gidatuko du.

2025·02·04


Komiki tailerra eskainiko da Astigarragan 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Tailerra komikiak egiten ikasteko ikastaro labur bat da. Tailerrak 3 saio izango ditu, beraz, ezingo da saio solteetan izena eman. Saioak hilean behin egingo dira, lehena otsailaren 11n, bigarrena martxoaren 4an eta azkena apirilaren 8an. Ordu eta erdiko iraupena izango du saio bakoitzak, 17:00etatik 18:30era. Liburutegiko haurtxotekan izango dira eta doakoa izango da.

Gehienez 15 haurrek har dezakete parte tailerrean, eta, beraz, zozketa bat egingo da otsailaren 7an izena eman dutenen artean.

Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi"

Ainara Azpiazu Aduriz euskal ilustratzailea, komikigilea eta muralista da, “Axpi” ezizenez ezaguna. Bera izango da tailerra gidatuko duen profesionala.

Izena eman

Izena emateko bi bide daude, liburutegian bertan edo posta elektronikoz liburutegia@astigarraga.eus-era idatzita.

Izena emateko unean honako datu hauek eman behar dira:

  • Haurraren izen-abizenak
  • Heldu baten telefono zenbakia
  • Heldu baten posta elektronikoa