Albisteak
Atzealdea Astigarragako Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna diseinatzeko galdetegia gaurtik martxan
2022·09·12
Astigarragako Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitzeko prozesu parte-hartzailea maiatzean jarri zuen martxan Udalak. Orain arte hainbat eragile eta pertsona elkarrizketatuak izan dira, tokiko errealitatea gertutik ezagutzeko, eta eraikinaren erabileraren, funtzionamenduaren eta espazioen antolaketaren gaineko lehen hausnarketa eta ekarpenak jasotzeko.
Parte-hartze aukera anitzak eskaintzeko asmoz, galdetegi bat prestatu da, herritarren artean zabalduko dena, bai telematikoki edo eskuz betetzeko aukerarekin. Galdetegi horren bidez, diagnostiko bat egitea da helburua, bertan herritarren nahi eta beharrak identifikatzeko.
Galdetegia
- Galdetegia erantzuteko epea: irailaren 12tik 30era
- Galdetegia telematikoki betetzeko esteka: https://www.astigarraga.eus/eu/KEZ-inkesta
- Galdetegia eskuz betetzeko aukera ere egongo da herritar orok etxean jasoko duen paperezko formatuaren bidez. Paperezko galdetegia hainbat tokitan entregatu ahalko da: Udaletxeko erregistroan, Erribera kulturguneko harreran eta Kultur Etxe Zaharreko bulegoetan.
Foroak
Galdetegiaz gain Astigarragako herritarrentzat parte-hartze foro irekiak ere gauzatuko dira. Foro horietan aurrelanketa eta diagnostikotik eratorritako gai estrategikoak landuko dira. Helburua gai horietan sakontzea eta ideia eta gidalerro nagusiak definitzea izango da.
1. Foroa
- Eguna: irailak 14, asteazkena
- Ordua: 18:30
- Lekua: Kultur Etxe Zaharreko Aretoa
2. Foroa
- Eguna: urriak 26, asteazkena
- Ordua: 18:30
- Lekua: Kultur Etxe Zaharreko Aretoan
Parte-hartze foro ireki horietan adingabeen zaintza zerbitzua eskainiko da guztion parte-hartzea errazteko. Zerbitzu hori erabiltzeko jarri harremanetan Udaleko Berdintasun sailarekin saioa baino bi egun lehenago (berdintasuna@astigarraga.eus helbidearen edo 943505701 / 638206586 telefonoen bidez).
Gorde datak, anima zaitez, eta parte hartu! Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna idaztear gaude eta hor zuk baduzu zeresana.
Prozesu honek Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Udalei herritarren parte-hartzea sustatzeko ematen dizkien diru-laguntza jaso du.