Albisteak
Atzealdea Astigarragako jolas eremuak eraberritzeko prozesu parte hartzaileko saio irekia datorren astean
2022·01·20
Astigarragako Udalak Jolastuko al gara? egitasmoa jarri zuen martxan iaz helburu argi batekin: haur, nerabe eta gazteek zein behar eta nahi dituzten ezagutzea herriko jolas eremuak eraberritzerako garaian.
Astigarragako biztanleriaren hazkundearen ondorioz, gaur egungo haur eta gazte kopurua handia da herrian. Hala ere, haur eta gazteei zuzendutako jolasgune eta elkartzeko guneei dagokionean, ezer gutxi egin da azken urteetan. 14 eremu inguru zenbatu dira, guztiak “patroi” berdintsukoak, bai konfigurazio, bai elementu, bai ematen diren erlazio eta jolas motei dagokionean. Udalak argi du 14 horietako zenbait jolasguneren eraberritzeko beharra handia dela, eta eraberritze bide horretan geldialdi bat egin eta haur eta gazteei hitza eman behar zaiela, beraien iritziak jaso eta zein jolasgune mota nahi dituzten hausnartzeko.
Prozesuak fase desberdinak izan ditu: aurrelanketa, diagnostikoa, proposamena, eta orain deboluzioa. Bidean, gaztelekuko gaztetxoek (12-16 urte) eta eskolako umeek (6-12 urte) hitza hartu zuten, eta euren ametsetako parke eta espazioak diseinatzeko aukera izan zuten. Lanketa horren ostean, diseinu eta desira horietatik abiatuta, talde teknikoak erabakitako sei parkeen diseinu lanak landu ziren. Eta behin eraberritze proposamenak landuta daudenean, Astigarragako herriari prozesuaren deboluzioa egingo zaio.
Informazio gehiagarria:
Parte hartze prozesuaren faseak eta dokumentu interesgarriak