Albisteak
Atzealdea

Astigarragako II.Kros Herrikoia egingo da uztailaren 15ean

herrikrosa.eus webgunean eman behar da izena.

2023·07·04


II.Kros Herrikoia uztailaren 15ean egingo da, 17:00ean hasita. Irteera eta helmuga leku berean izango dira, Kale Nagusian, esne makinaren parean. Krosean 16 urtetik gorakoek (2007an edo lehenago jaiotakoak) parte har dezakete.

Ibilbidea 5,7 km-koa izango da: IRTEERA Kale Nagusian - Apeztegi plaza - Kultur Etxe Zaharra - Zarkumendegira bidegorritik – Zarkumendegin buelta eman – bidegorritik itzuli- Galtzaur kalea- Donosti Ibilbidea - Errepidea gurutzatu – Txingurri – Ibailur - hezegunea – Pelotari kalea - Kale Nagusian HELMUGA.

Amaieran, Joseba Barandiaran plazan sariak banatuko dira, barazki saski bana lehen emakumeari eta lehen gizonezkoari.

Izena eman

Parte hartu nahi dutenek herrikrosa.eus webgunean eman behar dute izena, prezioa 5 eurokoa da.