Albisteak
Atzealdea

Astigarragako igerilekua ekainaren 14an zabalduko da

Astelehenetik igandera erabili ahal izango da, 10:00etatik 20:00etara.

2023·06·12


Igerilekuaren funtzionamendurako gogoratu beharreko arau batzuk:

  • Igerilekura sartu aurretik dutxa hartu behar da.
  • Bainu-txanoa erabili behar da.
  • 8 urtetik beherako haurrak adin nagusiko pertsona batekin sartu behar dira igerilekura.
  • Igerileku txikian 0 eta 4 urte bitarteko haurrek izango dute lehentasuna, eta igerileku ertainean 5 eta 8 urte bitarteko haurrek.