Albisteak

Astigarragako hiru sarreretan "Astigarraga eraso matxisten aurka" dioten seinaleak jarri dira

Udalak herriko hiru sarreretan indarkeria matxistaren aurkako mezua duten seinaleak jarri ditu.Ekimen hau, indarkeria matxistarekin amaitzeko egiten den lanaren parte da. Seinaleen bidez Udalak mezu hau zabaldu eta presente utzi nahi du: "indarkeria matxista badela, horren aurka gaudela eta lanean jarraitzen dugula"

2020·05·28


Indarkeria sexista, emakume izate hutsagatik jasaten dena eta helburu eta ondorioa emakumeen gaineko kontrola eta nagusitasuna betikotzea duena da. Indarkeria sexistaren, hots, emakumeen kontrola helburu duten harreman eta jarrerek, arazoaren arrazoiek gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun estruktural eta sinbolikoetan datza. Hori horrela izanik, ezin da azaldu pertsonen arteko indarkeria bezala soilik, gizarte oso baten isla bezala baizik.

Indarkeria matxista adierak, indarkeria gehiago ere hartzen ditu bere baitan, genero rol sozial bikoei eta horiei lotutako sexualitateari egokitzen ez zaizkien pertsonek jasaten dituzten beste indarkeria batzuk ere; lesbofobia, homofobia eta transfobia.

Indarkeria matxistari aurre egiteko ezinbestekoa da aurkako jarrera soziala eta instituzionala irmoak izatea, eta instituzioek biktimari lagundu eta babesa ematea.

Horregatik guztiagatik, Udalak seinale hauen bitartez herriak indarkeria matxista gaitzesten duela eta horrekin amaitzeko prestutasuna duela azaldu nahi izan du.