Albisteak

Atzealdea Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren aurrerapena jendaurrean 3 hilabetez

Dokumentua uztailaren 14ra arte egongo da jendaurrean.

2023·04·18


HAPOren prozesua luzea bada ere, Udalak urrats garrantzitsuak eman ditu orain arte.

Lehenengo urratsa diagnostikoa egitea izan zen, eta bigarrena, alternatibak lantzea eta aurrerapen-dokumentua prestatzea.

Aurrerapen-dokumentua jendaurrean jartzea ontzat eman zen martxoko Osoko Bilkuran, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen eta uztailaren 14ra arte dago jendaurrean. Epe horretan, uztailaren 14ra arte, iradokizunak eta aurrerapenaren alternatibak aurkeztu ahal izango dira.

Iradokizunak eta alternatibak ohiko bideen bidez egingo dira: tramitazio elektronikoa udalaren webgunean edo aurrez aurre udaletxeko erregistroan.

Auzotarrekin saioak

Laster, hainbat saio egingo dira auzotarrekin, aurrerapenaren edukia aurkezteko.

Ikusi dokumentuak: Plan Orokorra 2023: Aurrerakina