Albisteak

Atzealdea Astigarragako herritarrek udal zergak eta zigorrak Correosen ordain ditzakete

Ordainketak Astigarragako bulegoan, Estatu osoko bulegoetan eta landa-eremuan banaketa egiten duten postarien bidez egin daitezke.

2023·02·09


Astigarragako udalak, Orioko eta Soraluzeko udalerriekin batera, hitzarmen bat sinatu du, udal horiek bidalitako trafiko-zehapenak eta zergak beren herrietako bulegoetan eta Estatu osoko Correosen 2.389 bulego informatizatuen sarean ordaintzeko.

Correos-ek herri horietako bizilagunen eskura jartzen du ordainketak egiteko posta-igorpena, Correos Pay zerbitzuaren bidez. Zergak eta zehapenak ordaintzeko eragiketa oso erraza da; izan ere, leihatiletako langileek ordainketa-gutuneko datuak sartu behar dituzte, eta, ondoren, ordainagiria ordaindu eta eman. Gainera, landa-ingurunean banaketa egiten duten postarien bidez eta aipatutako ordainketa-gutuna erantsita, posible da udalaren zerga-betebeharrak ordaintzea. Zerbitzuaren kostu finkoa 1,95 eurokoa da.

Aukera horren bidez, eguneroko kudeaketak errazten zaizkie bizilagunei, eta Udalarekin egin beharreko izapideak modu eroso eta hurbilean egiten lagundu.