Albisteak
Atzealdea Astigarragako herritarrek gabonetako argiak jartzea nahi dute
2022·09·26
Joan den irailaren 16an, Astigarragako Udalak gabonetako argiei buruzko kontsulta ireki zuen, herritarrek zer nahi duten jakiteko eta, horrela, gabonetako argiak jarri ala ez erabakitzeko. Astigartarrek astebetez bozkatu ahal izan dute, epea irailaren 23an, ostiralean, amaitu baitzen.
Guztira 269 pertsonek eman dute botoa; horietatik 165ek baiezko botoa eman dute,% 61,3a; eta 104k ezezkoa, % 38,7a.
Parte-hartzaileen artean, gehienak emakumezkoak izan dira % 65,4a, % 33,5a gizonezkoak eta % 1,1a ez-bitarrak.
Botoak adinaren arabera alderatuz gero, botoen % 70,6a 30-49 urtekoei dagokie, beraz, parte-hartzea beste adin-tarte batzuetakoa baino nabarmen handiagoa da.
Ikusi emaitzak
Emaitza loteslea
Udalak kontsulta hasi zenean jakinarazi zuen bezala, erabakia loteslea izango da. Beraz, 2022ko Gabonetan Udalak herriko kaleak argiztatuko ditu.