Albisteak

Atzealdea Astigarragako etorkizuneko kontsumitzaileen erosketa- eta kontsumo-ohituren eta -beharren azterketaren emaitzak udal webgunean eskuragarri

Astigarragako 19 eta 44 urte bitarteko herritarren erosketa-ohiturak eta -beharrak aztertu dira, ondoren herriko merkataritza erakargarriagoa izan dadin eskuhartzeak bideratzeko.

2025·04·01


Lan honen helburua izan da Astigarragako 19 eta 44 urte bitarteko herritar gazteen erosketa-ohiturak eta -beharrak aztertzea, ondoren herriko merkataritza adin-segmentu horrentzako erakargarriagoa izan dadin eskuhartzeak egin ahal izateko. Azterlan hori egiteko zeharkako zein zuzeneko informazio-iturriak baliatu dira. Zuzeneko informazioa jasotzeko, bi inkestatze-prozesu burutu dira: lehenengoa, herriko merkatariei; eta bigarrena, 19 eta 44 urteko astigartarrei.

  1. Herriko merkatariei inkesta: 42 establezimenduk parte hartu dute: 17 elikagai-denda, 14 bestelako merkataritza-establezimendu, eta 11 zerbitzu-establezimendu.
  2. 19 eta 44 urte bitarteko astigartarren lagin adierazgarri bati inkesta: 300 inkesta egin dira: 19 eta 29 urte artekoei 100, eta 30 eta 44 urte artekoei 200.

Ikus azterketa