Albisteak

Atzealdea Astigarragako etorkizuneko kontsumitzaileen erosketa ohiturei eta beharrei buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dira

Martxoaren 13an, 14:30ean, Erribera kulturguneko erakusketa aretoan egingo da aurkezpena.

2025·03·12


Astigarragako Udalak 19 eta 44 urte bitarteko gazteen erosketa eta kontsumo ohituren eta beharren azterketa abiatu zuen 2024ko azaroan. Datuak jaso eta aztertu ondoren, egindako ikerketaren emaitza aurkeztuko da: martxoaren 13an, 14:30etan, Erribera kultuguneko erakusketa aretoan.

Ikerketaren emaitza nagusienak azaltzearekin batera, Astigarragako Udalak herriko merkataritza eta zerbitzu establezimeduak gazteentzako erakargarriagoak egiteko, sektorearekin lankidetzan, abian jarriko dituen ekintza konkretuak azaldu eta diru-laguntzari buruzko informazioa zabalduko da.

Udalak herriko establezimenduak eta interesa duten pertsonak gonbidatzen ditu aurkezpen honetan parte hartzera.