Albisteak
Atzealdea Astigarragako emakumeen historia haien gorputz-praktiken bidez
2021·02·22
Orain arte historia gizonen ikuspuntutik kontatu izan da, eta Amets Castrejanak bere ikerketarekin lortu nahi duena da emakumeen praktikak aintzat hartuz gordeta dagoen historia berreskuratzea. Lanketa antropologia feministatik egingo du.
Helburuak
Hau da ikerketarekin lortu nahi dena:
- Astigarragako historian sakontzea emakumeen ikuspegitik.
- Emakumeek eragin zituzten haustura sozial, politiko eta kulturalak biltzea eta plazaratzea.
- Herriko emakume gazte eta heldueen arteko espazio komuna sortzea, testigantzetan agertuko diren ebidentziak orainaldira ekartzeko.
- Herriko historiari buruzko irudimentsio kolektibo berri bat sortzea eta sustatzea.
Zer dira gorputz praktikak?
Helburu eta interes batekin gorputzarekin egindako edozein ekintza da gorpuz praktika bat, testuinguru zehatz batean kokatzen dena (jolasak, dantza, lana, hizkuntza, eguneroko ekintzak, ohiturak, keinuak eta mugimenduak).
Lau dimentsiotatik aztertuko dira gorputz-praktikak:
- Egiten dituzten jardueretatik.
- Harremanetatik
- Espazioa definitu eta erabiltzeko moduetatik.
- Gorputzarekin-gorputzetik-gorputzen artean adierazten denetik.
Nola garatuko da ikerketa?
- Herriko emakumeen testigantzak jasoko dira: Elkarrizketak egingo dira herriko emakumeekin, banaka eta taldeka.
- Herriko kultur elkarte eta elkarte feministekin eztabaida partehartzaileak egingo dira.
- Objektuak bilduko dira: emakumeen argazkiak, objektuak, tresnak, jantziak, gutunak, egunkariak…
- Dokumentazioa: Garai bateko herriko emakumeei buruzko informazioa bilduko da.
Epeak
- Urtarrila-uztaila: Informazioa bildu
- Abuztua-Abendua: Azterketa eta idazketa
- Abenduan: Ondorioak eta emaitzak aurkeztu
Ikerketan parte hartu
Bi modu daude ikerketan parte hartzeko:
- Norberaren edo gertuko baten testigantza emateko
- Objektuak edo materialak helearazteko
Hauek dira parte hartzeko bideak:
- Erribera Kulturguneko harreran izena eman
- Helbide elektroniko honetara idatzi: ametsucf@hotmail.com