Albisteak
Atzealdea Astigarragako Emakumeen Etxeak bere webgunea jarri du martxan: astigarragakoemakumeonetxea.eus
2025·09·16

Astigarragako Emakumeen Etxeak webgune bat sortzeko beharra ikusi du, komunikazioa hobetu eta pertsona gehiagorengana iritsi ahal izateko. Webgunearen bidez, Emakumeon Etxean egiten dutenari buruzko informazioa zabaldu eta Astigarragako Emakumeen Etxea ezagutzera emango dute.
Orain arte paperean eskaintzen zen informazioaren hedapena hobetuko da webgunearekin, eta, gainera, berehala jasotzeko aukerarekin, edozein unetan eta lekutan.
Webgunearen atalak
astigarragakoemakumeonetxea.eus webgunean sartzen garenean, hainbat atal aurki ditzakegu: hasiera, nor gara, eskaintza, zerbitzuak, agenda eta kontaktua.
Atal hauetan eskaintzen diren jarduera, zerbitzu, ikastaro, talde, hitzaldi eta ekitaldiei buruzko informazio zehatza eskaintzen da, tartean Jabetze Eskolako programazioa eta izena emateko aukera. Horrekin batera, irudiak, bideoak eta bazkide egin nahi duenarentzako esteka ere aurki daitezke, besteak beste.
