Albisteak
Atzealdea Astigarragako emakumeen etxea elkarrekin definitzeko lehen saioa ostegunean
2020·10·05
Astigarragako Udaleko Berdintasun sailaren helburu nagusia Astigarragan emakumeen eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko baldintza egokiak sustatzea eta ezartzea da herrian.
III. Berdintasun Planean jasotako neurrien artean, Astigarragako Udalak legegintzaldi honetan Emakumeen Etxea zabaldu nahi du; eta asmo horrekin bat egin dute herriko 2 emakume taldeek –Harituz Astigarragako Gizon-Emakumeen Berdintasun Eskola eta Aztifemiak emakume feministen taldea-.
Testuinguru horretan, eta orain arte landutakoak abiapuntu izanik, Astigarragako Udalak Emakumeen Etxea herriko emakumeekin batera ko-diseinatzeko prozesu bat garatuko du 3 lan-saio irekiekin:
- Urriak 8: beste herri batzuetako Emakumeen Etxeen esperientziak ezagutuz, mahaiingurua; ekarpen horiekin Astigarragako errealitatean kokatuz.
- Urriak 22 eta azaroak 5, Astigarragako Emakumeen Etxea definitzeko lan-saioak: helburuak eta izaera, eskaini nahi diren zerbitzuak eta baliabideak, kokapena, kudeaketa eta funtzionamendu ereduak...
Aforoa 30 emakumetara mugatuko da eta zaintza zerbitzua eskainiko da, gutxienez 48 ordu lehenago eskatuz gero berdintasuna@astigarraga.eus helbidera idatziz edo 943 50 57 01 telefonora deitu.