Albisteak
Atzealdea Astigarragako Emakumeen eta gizonen berdintasunerako IV. Plana osatzeko herri gogoetak martxan
2024·01·26
A* Nahi dugun Astigarragarantz prozesuaren baitan berdinzalegoa den Astigarrarantz bidean hainbat aurrerapausu eman genituen iaz. Iazko maiatzetik eta azaroa artean Astigarragako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren ebaluazioa burutu genuen herriko hainbat eragilerekin batera: azken lau urteotan (2020-2023) egindako lanaren balantzea egin zen eta aurrera begira berdintasunaren alorrean udalerrian dauzkagun erronkak identifikatu genituen. Guztira, 40 lagunek eta 5 elkartek hartu zuten parte lanketa horretan.
Berdintasun alorrean identifikatutako erronka nagusiak lortzeko, hurrengo urratsa herritarrekin batera helburu eta ekintza zehatzak adostea da eta modu horretara denon artean Berdintasunerako IV. Plana osatzea. Guztira herritarrentzat hiru herri gogoeta saio antolatu ditugu, ostegun arratsaldetan, otsailaren 1ean hasita.
- 1. saioa: Gaurko haur eta gazteekin biharko berdintasunerantz. Otsailak 1: Erribera kulturgunean. Saio honetan haur eta gazteengan jarriko dugu fokua, hezkidetzaz, haur eta neskatilen ahalduntzeaz eta haur eta gazteekiko indarkeriaz arituko gara.
- 2. saioa: Emakume ahaldunduekin berdintasunerantz. Otsailak 8: Astigarragako Emakumeon Etxean. Saio honetan emakumeen ahalduntzearen gaia landuko dugu eta Emakumeon Etxeari buruzko gogoeta eragingo dugu.
- 3. saioa: Zaintzen duen Astigarragarantz. Otsailak 15: Erribera kulturgunean. Zaintzaren gaia ikuspegi anitzetatik jorratu daiteke eta modu batera edo bestera denoi eragiten digun arloa da. Saio honetan bi ikuspegitatik egingo dugu lanketa: alde batetik, zaintza espazio publikotik, herritarren artean, jai-giroan, ekintza edo ekimen kulturaletan... beste alde batetik, zaintza komunitarioa, zaintza eskubide kolektibo gisa ulertuta, bizitzan zehar norbaitek zaintzeko beharra daukagunean nola antolatzen garen, seme-alabak edo gurasoak nola zaintzen ditugun, eskaintzen diren zerbitzu publikoak, zaintzaile lanetan aritzen direnen lan-baldintzak...
Saio guztiak 17:30etik 19:30era izango dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Herritar guztiak gonbidatuta zaudete.
Informazio gehiago: berdintasuna@astigarraga.eus.