Albisteak

Atzealdea Astigarragako Emakume Artisten II. Erakusketa, urriaren 23tik azaroaren 23ra, Emakumeon Etxean

1
Inaugurazioa urriaren 23an izango da, 18:00etan.

2023·10·17


Herriko hiru emakumeren lanak ikusgai egongo dira hilabetez, urriaren 23tik aurrera, Emakumeon Etxean. Urriaren 23an inaugurazioa izango da eta bertan, erakusketaz gain, bertaratutakoentzako janaria eta edaria egongo dira. Erakusketa azaroaren 23ra arte egongo da ikusgai Emakumeon Etxea zabalik dagoen ordutegian (astelehen, astearte eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara/ asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 19:00etara).

Herriko hiru emakume artistak Pepa Caballero, Visi Herrero eta Ana María Sabatié dira. Hirurek harreman handia dute artearekin, nahiz eta guztiek zailtasunak izan dituzten familia, lana eta artea uztartzeko orduan, guztiek lortu dute eta, urteen poderioz, sormen hori gero eta gehiago garatu dute.

Ana M. Sabatié

Erretiroa hartu baino lehentxeago hasi zen Ana Maria marrazketa eskolak ematen. Ikatz-margo, kreta, grafito-arkatz, sangina eta pastel estiloekin hasi zen. Urte batzuk geroago akrilikoa ere egin zuen eta akuarelarekin hasi da Astigarte elkartean. Kalean ere egon da noizbait irakaslearekin margotzen, eta hori ere asko gustatzen zaio. Gaur egun, astean 6 ordu ematen ditu pinturan. 2017an Astigarragako erakusketa batean parte hartu zuen, eta koadro batzuk ere saldu zituen.

Pepa Caballero

14 urterekin hasi behar izan zuen lanean familiari laguntzeko, eta oso etapa gogorra izan bazen ere, 90 urteko Kubako arte-irakasle batekin egin zuen topo, eta pinturarekin zuen trebetasuna deskubritzerakoan Peparen bizitza aldatu zuen. Urteetan pintatzen jarraitu du. 2003an etorri zen Astigarragara, eta Astigarte elkartea aurkitu zuen, gaur egun ere elkarte horretako kide da. Han, teknika berriak ikasi ditu, baita pintura abstraktua ere, eta hori oso interesgarria iruditzen zaio.

Visi Herrero

Visi beti izan da pinturazalea, 20 urterekin hasi zen pintura-eskolak ematen, eta ordutik hona margotzen jarraitu du. Margotzen duenean oreka eta tonalitateen harmonia bilatzen ditu. Olioa da gehien erabiltzen duen teknika eta gustuko dituen gaiak askotarikoak dira: paisaiak, bodegoiak, biluziak, loreak... Hainbat erakusketatan parte hartu du eta oso motibatuta dago margotzen eta ikasten jarraitzeko.

1