Albisteak
Atzealdea
Astigarragako Eguneko Zentruan plaza libreak daude

Eguneko zentrua astelehenetik ostiralera dago zabalik, 9:30etik 17:15era
2022·07·01
Eguneko zentrua, Biharko taldeak kudeatzen duen Eguneko Arreta zerbitzua da, adineko pertsonen arreta eta elkarbizitzarako sortua.
Zeintzuk dira helburuak?
- Independentzia pertsonalerako gaitasuna ahal den gehien mantendu edota berreskuratzea.
- Eguneroko bizi ekintzetan dependentzia maila desberdina duten adineko pertsonak behar duen asistentzia zerbitzuak eta arreta eskaintzea.
- Erlazio eta ekintza sozialak garatzeko gune egokiak sortu eta eskaintzea.
- Adinekoek aisialdia aktiboki betetzea.
- Adinekoak mantentzen dituzten familiei laguntza soziala eta asistentziala eskaintzea.
Zer eskaintzen da?
- Garraio zerbitzua
- Arreta pertsonalerako zerbitzuak: garbitasun pertsonala, elikadura eta dieten kontrola, tratamenduen kontrola, zainketa eta konpainia
- Psikogeriatria arreta zerbitzua
- Gizarte arreta zerbitzua
- Ariketa fisikoa: Gimnasia eta errehabilitazio funtzionalerako ariketak
- Eskulan-terapia: Pertsona bakoitzaren gaitasunaren araberako jarduera ezberdinak, hala nola, puntua, marrazketa, plastilina, etab.
- Ariketa kognitiboak: Egunkaria irakurtzea, puzzleak, idazteketa, etab.
- Denbora libre eta normalizazio sozialerako zerbitzuak: Ekintza kulturalak, jolasak, erlijiosoak, lan taldeak, etab.
Zeintzuk dira bete beharreko baldintzak?
- 65 urtetik gorakoa izatea (salbuspenekin)
- Menpekotasuneko lehen gradua izatea (salbuspenekin)
- Udaletxeko gizarte zerbitzuetan egin behar da eskaera
Astigarragako Eguneko Zentrura bisita bat hitzartzeko edo informazio gehiago eskatzeko: 943 33 74 01