Albisteak
Atzealdea

Astigarragako azterketa demografikoaren emaitzak plazaratzeko hitzaldia emango du Siadeco ikerketa taldeak

Azaroaren 18an, 18:30ean, Udaleko areto nagusian egingo da hitzaldia. Bertan, azken urtetako hazkundea eta 2030 ikusmugan gerta daitekenaren datu esanguratsuak emango dituzte. Hitzaldia herritar ororentzat irekia izango da.

2019·11·15


2000.urtetik 2019ko urrira bitartean Astigarragako biztanleria %105,4a igo dela, edota 2005etik 2019ra etxebizitzen kopurua %59,7a igo dela bezalako datu esanguratsuak emango dituzte hitzaldian.

Azken urteotako datu deigarriak emateaz gain, 2030.urtera begira herriak alor desberdinetan izan dezakeen bilakaeraren berri ere emango dute.