Albisteak

Atzealdea Astigarragako auzo-konpostagailuen erabiltzaileen asebetetze inkesta

Astigarragako Udalak, auzo-konpost ekimenaren parte diren familia guztiak galdetegi labur bat betetzera animatzen ditu, haien asebetetze maila zein den jakiteko.

2022·05·20


Inkestan partehartzaileek baloratu ahal izango dituzten alderdi nagusiak hauek dira:

  • Konpostatze prozesua eta bere mantenua
  • Erabiltzailearen konpostatze prozesuarekiko eta konpostarekiko ezagutza maila
  • Etorkizunean hobetu daitezkeen alderdiak 

Galdetegi hau erabiltzaileek auzo-konposta egiteko eskaeran erregistratu zuten helbide elektronikoetara bidali da. Inkestan erregistratutako datuak Udalak jarduera hobetzeko erabiliko ditu.

Bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle bat, Astigarragako auzo-konpostagailuen inguruan burutzen ari da gradu-ondo amaierako proiektua. Ikasleak ere, datu hauek landu, baloratu eta prozesuaren amaieran astigartarren aurrean aurkeztuko ditu.