Albisteak

Atzealdea Astigarragako animalien araudia berrikusteko prozesuaren azken saioa herritarrekin, ostegunean

Datorren martxoaren 18an egingo da Animalien araudia berrikusteko prozesuaren azken saioa, 18:00etan, Herri Eskolako areto nagusian, eta orain arteko saioetan bezala izen ematea beharrezkoa izango da saiora hurbiltzeko.

2021·03·16


Astigarragako Udalak Animalien Udal Araudia berrikusteko eta bereziki txakurrekin espazio publikoan dugun elkarbizitza lantzeko partaidetza prozesua abiatu zuen abenduan.

Prozesua hiru fase nagusirekin diseinatu zen:

  1. Gaur egungo errealitatera hurbiltzeko diagnosi bat burutu zen, horretarako udalaren dokumentazioa aztertu eta hainbat elkarrizketa egin ziren animalien eta espazio publikoaren elkarbizitzaren inguruan sentsibilitate ezberdinak izan zitzaketen pertsonei.
  2. Gai horiek denak herritarrekin landu dira, eta horretarako bi bilera egin dira herritarrekin, lehena diagnosia osatzeko, eta bigarrena araudia hobetzeko proposamenak lantzeko.
  3. Hirugarren fasea, araudian izan diren aldaketak herritarrei sozializatu eta zabaltzeko aurkezpenak egitea izango da.

Momentu honetan dagoeneko araudia hobetzeko proposamenak eta ekarpenak landu dira herritarrekin, eta horiek araudiaren berridazketan txertatzeko konpromisoa hartu zuen udalak.

Zentzu honetan, herritarrekin egindako bigarren bileran adostu ziren aldaketak araudian nola txertatu diren azalduko da martxoaren 18an egingo den bileran.

Herritarrekin egin diren aurreko bi saioetan bezala, izena ematea beharrezkoa izango da osasun neurri guztiak bermatze aldera, honako kontaktuetan:

  • Helbide elektronikoz: alkatetza@astigarraga.eus
  • Telefonoz: 943 33 15 12
  •  What’s App aplikazioaren bidez: 608 01 85 12