Albisteak

Atzealdea Astigarragako animalien araudia berrikusteko prozesua

Astigarragako Udalak txakurren araudiaren berrikuspena egiteko prozesu bat abiatu du. Udalerrian bizi diren animaliei eta bereziki txakurrei dagokienez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutu nahi dira, eta berau hobetzeko gakoetan sakontzea izango da helburu nagusia. Elkarbizitzaren gakoetan sakontzeko herritarrekin bi bilera ireki egingo dira. Lehenengoa, abenduaren 22an, 18:00etan, Herri Eskolako Aretoan.

2020·12·16


Abiatutako prozesuak herrian txakurren inguruan dauden sentsibilitate eta ikuspuntu guztiak biltzeko asmoa du. Horrela, emaitza nagusia izango da herritarren arteko, eta batez ere gaian inplikatutako herritarren eztabaida eta hausnarketaren bitartez ordenantzaren berrikuspena egitea. Era berean, prozesuaren amaierarako ordenantzaren berrikuspena adostea planteatzen da, baita herritar guztiekin sozializatu eta sentsibilizazio lanarekin osatzea ere.

Prozesuaren hiru lan faseak honakoak dira:

  1. Diagnosia: animaliei eta bereziki txakurrei dagokienez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutzea.
  2. Eztabaida herritarra: elkarbizitzaren gakoetan sakontzeko eta ordenantzaren moldaketak adosteko bi saio ireki burutuko dira, herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena luzatuz.
  3. Ordenantzaren moldaketa edo berridazketa. Bertsio berria herritarrei komunikatzeko eta araudiaren sozializaziorako 4 aurkezpen egitea aurreikusia dago.

2020ko abenduan prozesua martxan jarri da, diagnosiaren fasetik abiatuta. Fase horretan, dokumentazio lana eta talde elkarrizketak baliatuz, Astigarragan txakurren eremuan sortzen diren elkarbizitzaren gakoak identifikatu dira.

Diagnosiaren fasea amaituta, eta bigarren fasearen eztabaida herritarrarekin jarraitzeko, bi saio ireki antolatu dira. Lehenengo saioan, diagnosi fasean atera diren ideia nagusiak eta elkarbizitzarako gakoak eztabaidatu eta sakonduko dira. Bigarren saioan, landutako ideia guztiak txakurren udal ordenantzaren moldaketa zehatzetara, konpromiso eta betebeharretara edota protokolo berrietara nola moldatu planteatuko da.

Saioak irekiak dira eta Astigarragako Udalak herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu; beraz, prozesuan parte hartu nahi duten herritar guztiei deialdia helarazten zaie:

  • Lehenengo bilera irekia: 2020ko abenduaren 22an, 18:00etan, Herri Eskolako areto nagusian.
  • Bigarren Taldea: 2021ko urtarrilaren 12an, 18:00etan, Herri Eskolako areto nagusian.

Osasunaren prebentziorako ezarritako irizpide eta neurriak ondo betetzeko asmoz, saioetara parte hartzeko izena eman beharko da.

Izena emateko, hona hemen kontaktuak:

  • Posta elektroniko bidez: alkatetza@astigarraga.eus
  • Telefonoz:
    • Alkatetza: 943 33 52 40
    • Aztiker: 608 01 85 12