Albisteak
Atzealdea Astigarragak Zero Zabor Ziurtagiria jaso du Zero Waste Europeko ordezkarien eskutik
2023·04·14
Astigarraga Zero Zabor herria bihurtzeko konpromiso ofiziala hartu ondoren, Xabier Urdangarin alkateak eta Izaskun Txintxurreta ingurumen teknikariak Zero Waste Cities and Towns ziurtagiria jaso dute.
Ziurtagiri hori Europako ziurtagiri estandarra da, hirugarren batek ebaluatua, eta ebaluazioa puntuazio-sistema baten inguruan garatzen da. Hondakinen kudeaketaren emaitzen arabera, Astigarragak 5 izarretatik 2 lortu ditu.
Ziurtagiria eskuan, jardueraren jarraipena eta urteko hobekuntzak egitea izango dira lortutako puntuazioa hobetzeko hurrengo urratsak, Europako beste herrialde batzuetako esperientziak erabiliz eta ekimen eta neurri berrien proposamena eginez.
Hiru urtean behin auditoria berriak egingo dira, eta emaitzak hobetzen badira, maila igo egingo da, gehienez 5 izarretaraino.