Albisteak
Atzealdea

Astigarraga Aldizkariaren 40 urteko kultur ondarea ikusgai

1
Aurten, Astigarraga Aldizkaria sortu zeneko 40. urteurrena da. Hori dela eta, urteetan zehar bildutako balio handiko dokumentu eta materialen erakusketa ikusgai egongo da urriaren 1etik 15era (10:00etatik 20:00etara), Erribera kulturgunean.

2021·10·04


Urriaren 1etik 15era (10:00etatik 20:00etara), Erribera kulturgunean ikusgai egongo dira Astigarraga Aldizkariko argitalpen guztiak: bosturteko bakoitzean argitaratzen diren sei aldizkari bildumak, argitalpenen aurkibide orokorrak, eskuz idatzitako aldizkariaren hasierako lehen maketa originalak, Astigarragako 40 argazki adierazgarrienen erakusketa, Antton Olariagak sortutako Upelioren komikien bilduma eta gure aldizkariaren historia osatzen duten beste hainbat dokumentu.

Erakusketa honetan, era berean, pantaila bat egongo da, hainbat eduki etengabeko erakusteko: "40 urte historia egiten" bideoa, gure webguneko edukiak eta Santiago ermitaz egindako bisita didaktikoari buruzko ikus-entzunezkoa. Horrezaz gain, bisitariei aurreko urteetako aldizkariak hartzeko aukera emango zaie, aldizkari honen bilduma osatzeko.

Ondare historiko-kultural hau bildutako historia guztiaren fruitu da, eta gure herria gozatzeko eta aberasteko asmoz eskaintzen dugu. Eta hori guztia, aurten aldizkaria sustatu eta zabaltzeko egindako hainbat jardueraren amaiera gisa, hala nola, aldizkariaren edizio berezia, ibilbidearen unerik garrantzitsuenen bideoa eta komunikazio-proiektu honen aurkezpen publikoa.

1