Albisteak
Atzealdea Astigarraga aktiBATUZ: Jarduera fisikoaren bitartez herritarren osasuna hobetzen laguntzeko ekimena
2023·10·30
Astigarraga aktiBATUZ ekimenean Udalak, tokiko eragileak eta Osakidetzak parte hartzen dute. Helburua da jarduera fisikoaren bidez herritarren osasuna hobetzea eta horretarako herrian dauden baliabideak ezagutaraztea.
Ekimenaren esparruan sortu zen, adibidez, Kirol Orientazioko Zerbitzua, martxotik martxan dagoena. Zerbitzu honen helburua da aktibo ez dauden eta/edo jarduera fisiko gutxi duten herritarrak aktibatzea. Horretarako, aditu baten laguntza eta aholkularitza eskaintzen da. Zerbitzua doakoa da eta anbulatorioan eskaintzen da; astelehen, astearte eta ostiraletan 11:00etatik 13 00etara. Zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da, norberaren kontura edo medikuaren aholkuz: 747482732 telefonoan edo kirolorientadora@astigarraga.eus helbidean.
Kirol Orientazioko Zerbitzuaz gain, jarduera fisikorako beste baliabide batzuk ere baditugu herrian, ikus eskuorria.