Albisteak

Astelehenean zabalduko da Kiriketa haurreskolan izen-emate epea

2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Astigarragako Kiriketa Haurreskolan plaza eska dezakete apirilaren 12tik aurrera.

2021·04·08


Bi bide daude izena emateko:

  1. Online: www.haurreskolak.eus helbidean. Apirilaren 12tik 21era.
  2. Aurrez-aurre: Kiriketa haurreskolan (Nabarra Oñatz, 11 helbidean). Apirilaren 12tik 21era, 13:30etik 15:00etara.

Eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako egutegia:

  • Eskariak online edo aurrez-aurre entregatzea: apirilaren 12tik 21era.
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzea: ekainaren 2an
  • Erreklamazio eta subsanazio epea: ekainaren 3tik 16ra
  • Eskaerari uko egitea: ekainaren 16 arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzea: ekainaren 30ean
  • Haurren hasiera-data haurreskolan: irailaren 6a