Albisteak
Atzealdea

Zabalik da Astigarragako Herri Eskolako aurre matrikulazioa egiteko epea

1
Ate irekiak urtarrilaren 20an izango dira, areto nagusian 16:45etatik 19:00 etara. Aurrez izena eman beharko da (943 55 12 62).

2022·01·14


Astigarragako Herri Eskolako 2022-2023 ikasturterako aurre matrikulazioa urtarrilaren 17tik 28ra bitarte egin beharko da. Epez kanpo ezin izango da aurrematrikularik egin.

Aurre matrikulazioa egiteko ondorengo dokumentuak entregatu beharko dira idazkaritzan:

  • Eskabide orria beteta.
  • Familia-liburuaren kopia bat.
  • Guraso edo legezko arduradunen NAN kopia bana.
  • Kontu korronte zenbakia.
  • Familiaren bizileku agiria Udalak egina.
  • Karnet tamainako 2 argazki.
  • Baremaziorako dokumentuak (behar izan ezkero).

Ate irekiak

Ate irekiak urtarrilaren 20an izango dira, areto nagusian 16:45etatik 19:00 etara. Aurrez izena eman beharko da (943 55 12 62). Parte hartzaile kopuruaren arabera txandak antolatuko dira eta bilera haurrik gabe izango da.

Dokumentu interesgarriak:

Informazio gehigarria nahi duenak: 943 55 12 62

1