Albisteak

Atzealdea Asteartean egin ziren agintaldiko azken Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra

Gai ugari jorratu ziren bi batzarretan, besteak beste, kontratuen luzapenak, dirulaguntzak, kontratazio-espedienteak, hainbat lanpostu betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdiak eta berdintasun-bekaren proposamena.

2023·05·18


Agintaldiko azken Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra izanik, hurrengo bi edo hiru hilabeteetan amaituko diren kontratuen luzapenak eraman ziren bi batzarretara:

  • Argindarra hornitzeko Goiener, S.Coop. enpresarekin sinatuta duen hiru loteko kontratua urtebetez luzatzea onartu zen.
  • 1. eta 2. loteetako kontratuak SICE enpresarekin urtebetez luzatzea onartu zen, argiteria publikoa mantentzeko.
  • Kultura Aisian, S.L.U. enpresarekin sinatutako kontratua luzatzea onartu zen, Erriberan ikastaroak eta tailerrak emateko.
  • Erribera Kultur Etxeko zerbitzu tekniko-eszenikoaren kontratua Eragin Stac SL enpresarekin urtebetez luzatzea onartu zen.
  • Erribera Kultur Etxeko jendearentzako arreta-zerbitzuaren kontratua Traducción e Interpretes SA enpresekin urtebetez luzatzea onartu zen.
  • Santiagomendiko Aterpe Naturala kudeatzeko zerbitzuaren kontratua Sasoi Sport, S.L. enpresarekin urtebetez luzatzea onartu zen.
  • Kale garbiketa zerbitzua emateko 1go lotea, Astigarragako udalak Gureak Garbitasuna, S.L.U. enpresarekin sinatuta duen kontratua urtebetez luzatzea onartu zen. Ez ordea, Kale garbiketa zerbitzua emateko bigarren lotea, Astigarragako udalak Conmovil Vitoria, S.A. enpresarekin sinatuta duen kontratua. Azken hau ez lutzatzea erabaki baitzen.
  • Astigarragako lorategiak eta barruko landareak mantentzeko zerbitzuko bi loteen (1go lotea “kanpoko lorazaintza” eta 2. lotea “barruko lorazaintza”) zerbitzu-kontratua, Gureak Berdea, S.L.U. enpresarekin urtebetez luzatzea onartu zen.

Kontratazio-espediente batzuk martxan jartzea izan zen onartutako beste gai bat:

  • Oialume-Martindegi eremuko ur beltzen saneamendu-sarea handitzeko: Obrak gauzatu eta finantzatzeko Udala dagoeneko ari da Astigarragako hartune pribatuekin hitzarmenak sinatzen, eta Hernaniko Udalarekin ere hitzarmena sinatuko du. Lehiaketa abian da eta obrak udazkenean hasiko dira.
  • Udalak 4 lokal erosi zituen Troia ibilbidean, brigadak erabili ahal izateko. Tokiko Gobernu Batzarrak oniritzia eman zion lokal horiek egokitzeko proiektuari eta esleipen-prozedura hastea onartu zuen. Obrak udazken aldera hasiko dira.
  • Kultura Sailak eta Gazteria Sailak beren jardueren berri emateko eta publizitatea egiteko egin ohi dituzten euskarri grafikoak diseinatzeko eta inprimatzeko zerbitzuaren kontratazio-espedientea eta esleipen-prozeduraren hasiera onartu ziren.
  • Astigarragan herritarren zein eragile ezberdinen artean eta baitan harreman osasuntsuak eta parekideak sustatu eta droga-mendekotasuna eta jarrera matxistak prebenitzeko sentsibilizazio formakuntza eta aholkularitza zerbitzuaren kontratazio espedientea onartu zen eta esleipen prozedurari hasiera eman. Bi loteetan aterako da lehiaketara.

Tokiko Gobernu Batzarrak zenbait kontratu esleitzea ere onartu zuen:

  • Andre Gobadarien ibai parkeko argiteria publikoa instalatzea: LED teknologiako argiztapenarekin eta horretarako obra zibileko kontratua Loyola Norte SA enpresari esleitzea onartu da, lehiaketan puntuaziorik handiena lortu duen enpresa delako (54.733,15 eurotan).
  • Herri Eskolako atezain eta mantetze-lanen zerbitzuaren kontratua Integra Mantenimiento Gestión Y Servicios Integrados Centro Especial De Empleo S.L enpresari esleitzea onartu zen, 25.159,81 eurotan. Une honetan zerbitzua eskaintzen ari den enpresari, hain zuzen ere.

Astearteko Tokiko Gobernu Batzarrak Udaleko hainbat lanpostu txanda librean betetzeko oposizio-lehiaketaren oinarriak eta deialdiak onartu zituen:

  • Atezain eta administrari laguntzaileen lanpostua
  • Euskara eta hezkuntzako teknikariaren lanpostua
  • Obra eta Zerbitzuen arduraduna eta arkitekto teknikoaren lanpostua
  • Brigadako arduradunaren lanpostua
  • Lan anitzeko peoien bi plaza

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Udalak bando bat jarriko du herriko etxebizitza guztietan bizilagunei informazioa emateko.

Tokiko Gobernu Batzarrean zenbait dirulaguntza izendun ematea onartu zen:

  • Dirulaguntza izenduna Mundarro elkarteari, 85.000,00 eurokoa.
  • Gazte Asanbladari 11.500 euroko dirulaguntza izenduna.
  • Emakumeen Etxeari 43.500 euroko dirulaguntza izenduna.

Berdintasun Beka

Astigarragako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko, balioesteko eta herritarren eskura jartzeko genero-ikuspegia duen ikerketa-beka, “XX. eta XXI. Mendeetan Astigarragako bizitza kultural, sozial, ekonomiko eta politikoak izandako emakume erreferenteak” proiektuari ematea ontzat eman zen, merezimendu-lehiaketako puntu-banaketaren emaitza kontuan hartuta, puntuaziorik handiena lortu duen proiektua izan delako (18,8 puntu).

Azkenik, Astondo bidearen irisgarritasuna hobetzeko obretarako memoria balioetsia ere onartu zen astearteko Tokiko Gobernu Batzarrean. Udalak, memoria balioetsia egiteko eskatu zuen, Astondoa bidean aldapa handia egonik ez delako oinezkoentzako ibilbide irisgarri eta segurua. Eta nahiz eta dagoneko Udalak, barandak jarri dituen zenbait zatitan irisgarritasuna hobetzeko asmoz, bizilagunentzako eta erabiltzaileentzako ibilbide segurua eta irisgarria sortzeko, hainbat hobekuntza-obra egin behar dira. Egokitzapen horiek jasotzen dira asteartean onartutako memoria balioetsian.