Albisteak
Atzealdea Asteartean egin da iraileko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra
2026·07·29

Astearte honetan egin da, irailaren 28an, hileroko Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzarra. Osoko bilkuran hasierako onarpena eman zitzaien 3 ordenantzari: Astigarragako egonaldi turustikoen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalari; Astigarragako hiri barruko garraio publikoaren tarifak arautzen dituen ordenantzari; eta Udalaren 2027ko zerga ordenantza orokorrari.
Hortaz gain, hainbat kontratazio espediente esleitu dira. Batetik kale garbiketa zerbitzua Gureak enpresari esleitu zaio, hura izan baita lehiaketaren irabazlea. Bi lotetan egingo da: lehen lotea garbiketa orokorrari dagokio, eta urteko BEZ gabeko 449,602,94ko perzioan esleitu zaio. Bigarrena, berriz, markesinaren eta estalkien garbiketari dagokiona da eta urteko BEZ gabeko 15,649,69ko prezioan esleitu zaio. Bestalde, Gaztelekuaren kudeaketa gauzatzeko kontratua Asociación de Intervención Socioeducativa Kalexkari esleitu zaio eta ondorengoak dira prezioak: 1. urtea 83,000 eurotan (BEZik gabe) eta 2. urtea 117,300 eurotan (BEZik gabe).
Astigarragako udalerrian etxez etxeko laguntza zerbitzuaren bi loteen kontratuak luzatu dira Arreta Zerbitzuak SL enpresarekin: batetik, etxez etxeko laguntza zerbitzuaren lotearena eta bigarrena, tutoretzapeko apartamentuena. Bi kasuetan 2027ko azaroaren 30era arte luzatu da.
Hirigintzaren arloan, behin betiko onarpena jaso du “Santiagomendi Auzoa” eremuko “Gaztelu I” eta “Gaztelu II” Egikaritze Unitatearen Xehetasun Azterlanaren Testu Bateginak. Aurrekoaz gain, onartuta gelditu da Astigarragako HAPO 8. EU “Arrobitxulo” eremuan lurzorua lagatzeko kudeaketako hirigintza-hitzarmenaren proposatutako testua.
Tokiko Gobernu Batzarri dagokionez, diru laguntzen arloan, Garapenerako Lankidetza Programari dirulaguntza eman zaio. Garabide Kultur Elkarteak 4200 euroko dirulaguntza jasoko du Txileko hezkuntzan Mapunzugunaren trasmisioa indarzeko, irakasleentzako formazio eta ikerketa proiektua da. Halaber, Astigarragako kirolariei zuzenduriko dirulaguntza deialdiaren oinarriei aldeko irizpena eman zaio. Diru laguntza hau herrian ez dauden kirol modalitate edota adintaldeentzat izango da, desplazamenduak laguntzeko, gehienez ere 150 eurora arte.
Bestalde, ondorengo hiru diru laguntza hitzarmen moldatu eta onartu dira: lehena, Danak Bat Ergobiko Kultur Elkartearen dirulaguntza; bigarrena, Eragiyok Abesbatza elkartearen dirulaguntza izenduna; eta, azkenik, Astigarte elkartearena.
