Albisteak
Atzealdea Haurrentzako eskaintza Aste Santuko oporretan
2021·03·05
Xaguxarrek antolatutako ludoteka
4-12 urte bitarteko haurrentzat izango da. Martxoaren 29tik apirilaren 9ra eskainiko da 10:00etatik 13:00era, baina goizeko 8:00etan hasita zaintza-zerbitzua eskainiko da.
Izen ematea
- Noiz? Martxoaren 8tik 12ra.
- Non? info@xaguxar.org helbidean edo Erribera kulturguneko harreran arratsaldez.
Prezioa
- Ludoteka: 40 euro.
- Zaintza-zerbitzua: 20 euro.
Mundarrok antolatutako Jolas Txiki eta Multikirola
Jolas txiki 2-5 urte bitarteko haurrentzat izango da. Multikirola, ordea, 6-12 urte bitartekoentzat. 9:00etatik 13:00era eskainiko dira biak. Bi txanda egingo dira: martxoaren 29-30-31 eta apirilaren 6-7-8-9.
Izen ematea
- Noiz? Martxoaren 8tik 18 ra.
- Non? Kiroldegian.
Prezioa
- Lehen txanda (martxoaren 29-30-31): Bazkidea 30,70 euro. / Ez bazkidea 38,80 euro.
- Bigarren txanda (apirilaren 6-7-8-9): Bazkidea 41,00 euro. / Ez bazkidea 51,80 euro.
- Bi txandetan izena ematen dutenek: Bazkidea 64,50 euro. / Ez bazkidea 82,10 euro.
Kultura Sailak antolatzen dituen tailerrak
6-12 urte bitarteko haurrentzat izango dira. Bi ordutegi izango dituzte tailerrek: 10:15-11:45 eta 12:00-13:30.
Izen ematea eta informazio gehiago
- Noiz? Martxoaren 15etik aurrera eskainiko da tailerrei buruzko informazioa eta zabalduko da izena emateko epea.
- Non? Erribera kulturgunean edo 943 335 064 telefonoan.