Albisteak
Atzealdea

Asfaltatze lanak egingo dira Donostia ibilbidean eta Bidebitarten igandetik asteartera, gauez

3
Donostia ibilbideko herri sarrerako zatia eta Bidebitarte poligonoko zati bat konpontzera doa Udala, uztailaren 11tik 13ra bitartean. Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko.

2021·07·09


Hainbat bide kopontzen eta txukuntzen ari da Udala. Oraingoan, datorren igandetik asteartera bitartean (uztailaren 11tik 13ra) Donostia ibilbideko herri sarreran eta Bidebitarte poligonoan egingo dira asfaltatze lanak.

Lan horiek gauez egingo dira, 22:00etatik 06:00etara, trafikoan ahalik eta eragin txikiena izateko. Gauez egingo direnez, Donostia ibilbidean zarata pixka bat eragingo dute lanek eta, beraz, inguru horretako bizilagunei barkamena eskatzen diegu, aurrez, sortuko diren eragozpenengatik.

Asfaltatze lan horiek Asfaltos Urretxu SA enpresak egigno ditu eta, guztira, lan horien kostua 80.020,86 eurokoa da.

Txoritokietako landa bideak amaituta

Horrekin batera, Txoritokietako landa-bideak konpontzeko lanak amaitu ditu Udalak. Batetik, Mendiola baserritik Usategieta baserriraino doan zatia eta, bestetik, Usategieta baserritik Sagarlore hotelera doana. Lan horiek Excavaciones y Transportes Orsa S.L. enpresak egin ditu eta guztira 84.965,47 euroko kostua izan du.

1 2 3