Albisteak
Atzealdea Arrobitxuloko igogailuaren eta Haur Eskola berriaren obrak maiatzean hasiko dira
2021·04·09
Arrobitxuloko igogailua
Otsailaren 23ko Osoko Bilkuran mahai gainean utzi zen Arrobitxuloko igogailuaren kontratazio espedientea, lehiaketan puntuazio gehien lortu zuen enpresak, Construcciones Moyua, S.L-k eskainitako prezioaren maila baxuagatik. Ondoren, enpresak maila baxuaren justifikazioa aurkeztu zuen, hori dela eta, martxoan ospatu den Osoko Bilkuran Arrobitxulo igogailuaren obra Construcciones Moyua, S.L enpresari 781.183,91 eurotan (Bez kanpo) esleitzea erabaki zen. Maiatzean hasiko dira igogailua egiteko obrak.
Haur Eskola berria
Astigarragako Haur Eskola berriaren obra egiteko kontratua esleitu zen astearteko Osoko Bilkuran. Haur eskola berria izango den lokala egokitzeko obra-kontratua Altuna y Uria, S.A enpresari esleitu zaio 921.592,23 eurotan (bez kanpo), lehiaketan punturik gehien lortu duen enpresa izan delako. Maiatzean hasiko dira haur eskola egiteko obrak.
Lorezaintza zerbitzua
Astigarragako udalerriko lorategiak eta Udalaren edo udalak kudeatzen dituen eraikinen barruko solairuak mantentzeko zerbitzua emateko kontratazio espedientea eta esleipen prozedura hastea onartu zen Osoko Bilkuran.
Kontratua bi lotetan zatituta dago:
- 1. lotea: Udalerriko parterreak eta lorategi-eremuak mantentzeko eragiketa orokorrak egitea (aurrerantzean, kanpoko lorezaintza).
- 2. lotea: Udal eraikinetako barrualdeko solairuak eta fatxadak mantentzeko lanak (aurrerantzean, barruko lorezaintza) egitea.
Bi urteko iraupena izango du kontratuak, beste urtebetez hirutan luzatzeko aukerarekin. (2+1+1+1).
Bi urteko lizitazio prezioa 416.034,37 (Beza barne) eurokoa izango da.
Kale garbiketa zerbitzua
Astigarragako bide publikoen garbiketa egiteko kontratazio espedientea eta esleipen prozedura hastea onartu zen Osoko Bilkuran.
Kontratua bi lotetan zatituta dago:
- 1. lotea: Garbiketa orokorra.
- 2. lotea: Baldekagailu bidezko baldekatze-eragiketak, alegia, urez garbitzeko kamioiaren eragiketak egitea.
Bi urteko iraupena izango du kontratuak, beste urtebetez hirutan luzatzeko aukerarekin. (2+1+1+1)
Bi urteko lizitazio prezioa 806.886,44 (Beza barne) eurokoa izango da.
Bide publikoak
Otsailaren 23ko Osoko Bilkuran 2. lotearen esleipena (landa bideen zoladurak) mahai gainean gelditu zen, lehiaketan puntuazio gehien lortu zuen enpresak, EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA SL, eskainitako prezio maila baxuarengatik. Ondoren, enpresak maila baxuaren justifikazioa aurkeztu zuen. Hori dela eta, bide publikoak konpontzeko lanak kontratatzeko 2. lotea (landa-bideetako zoladurak) EXCAVACIONES Y TRANSPORTES ORSA SL enpresari, 70.219,40 eurotan (Bez kanpo) esleitzea onartu zuen martxoko Osoko Bilkurak.
Txoritokieta-Usategietako bidea konpontzeko lanak eta herri sarrera eta Bidebitarteko zati bat asfaltatzeko lanak apirilean hasiko dira.
Txomiñene pilotalekua
Astigarragako Txomiñene frontoiaren estalkia berritzeko obraren kontratua CONSTRUCCIONES ECHAIDE SA enpresari 77.252,93 eurotan (beza kanpo) esleitzea onartu du martxoko Tokiko Gobernu Batzordeak, lehiaketan puntuazio gehien jaso duen enpresa izan delako. Konponketa lan horietan batetik, pilotalekuaren estalkia eta egurrezko egitura berritu eta saneatuko dira eta, bestetik, euri urak biltzeko hoditearia eta erretenak berrituko dira.