Albisteak
Arrobitxulo Bidea eta Santio Zeharra arteko linea elektrikoak eta telekomunikaziokoak lurperatzeko lanak hasi dira
2020·04·26
Iberdrolak tentsio ertaineko sare elektrikoaren aireko linea bat du Arrobitxulo bidea eta Santio zeharra artean.
Udalak linea hori lurperatu nahi du, batetik, Herri Eskola eta kiroldegiaren inguruneko irisgarritasuna hobetzeko obrak, igogailu eta pasabideen bidez, egingo direlako; eta bestetik, herrigunean aireko lineak kendu nahi dituelako, segurtasun-, funtzionaltasun- eta estetika-arrazoiengatik.
Hurbileko transformazio-zentroak konektatzen dituzten sare elektrikoetarako zangak eginez, ahal den neurrian ere udal telekomunikazio-sareak, eraikin publikoetako eta instalazioetako puntuak udaletxearekin konektatuko dira.
Lan hauen guztien kostua 228.201,05 € (BEZ barne) izango da.
Obraren iraupena eta eragina
Lan hauek 10 asteko iraupena izango dute.
Ahalik eta eragozpen gutxien sortzen egingo dira obrak. Hala ere, lehenengo bi asteetan bereziki Kale Nagusian izango dute eragina (Correos eta botika artean) eta hurrengo bi asteetan, Santio Zeharreko 5-7 inguruan. Ondoren, Herri Eskola-Kiroldegia inguruan, eta azken asteetan Arrobitxulo inguruan izango dute lanek eragin gehien.