Albisteak

Arrisku handieneko espazio publikoak desinfektatzeko lanak egingo ditu udalak egunero

1
Galtzadak urarekin kamioi bidez garbituko dira garbikari tentsioaktiboa erabiliz eta desinfektatzailea aplikatu da lurrun bidez

2020·03·23


Astigarragako Udalak laster arrisku handieneko espazio publikoak desinfektatzeko lanak jarriko ditu martxan. Lan horiek egunero egingo dira.

Herritarrek espazio publikoetan ibiltzeko duten debekua kontuan hartuta (baimendutako jardueretarako ez bada). Udalak arrisku handieneko eremuak zehaztu ditu, hala nola: anbulatorioaren ingurua eta Errekatxoko zubia, etxebizitza tutelatuen ingurua, herritar gehien ibiltzen den eremu eta pasabideak (farmazia eta janari denden inguruak, joan-etorri gehien duten kale eta pasabideak…).

Desinfektatzeko lanak egingo dira osasun agintaritzak emandako jarraibideen arabera. Osagarri diren bi ekintza burutuko dira: lehenik, galtzadak urarekin kamioi bidez garbituko dira garbikari tentsioaktiboa erabiliz. Ondoren, desinfektatzailea aplikatuko zaie lurrun bidez eremu publikoetako osagai hauei: hondakinen edukiontziak, markesinak, gorago aipatutako arrisku eremuetako hiri altzariak eta, oro har, gaixotasuna transmititzeko arriskua sor dezaketen bestelako osagaiak.

Horrekin batera, ahal den neurrian, koronabirus positiboa eman duten pertsonen etxepe edo portalak desinfektatzeko lanak egingo ditu udalak (horrela eskatzen zaionean).

Oharra: desinfektatzailearen fabrikatzailearen bi ohar izan behar dira kontuan: batetik, desinfektatzaileak 24 ordu egiten ditu aktibatuta; bestetik, aplikatu eta lehen 10 minutuetan ez dira ukitu behar tratatutako azalera eta osagaiak.

1