Albisteak

Atzealdea Transformazio zentro berriaren obrak direla eta, abuztuaren 27an argindarra moztuko da kiroldegian eta inguruko etxebizitzetan

Argindarraren hornidura abuztuaren 27an, 9:00etatik 12:00etara etengo da.

2026·08·25


Santio Zeharran transformazio-zentro berria instalatu eta konektatzeko obrak egiten ari dira. Instalazio hori ezinbestekoa da Santio Zeharrako auzo osoaren argindar hornidura antolatzeko eta obra honek amaituta egon behar du kiroldegia handitzeko eta eraberritzeko obrekin hasi ahal izateko.

Transformazio-zentro berriaren obrak direla eta, abuztuaren 27an, ostegunean, argindarraren hornidura etengo da 09:00etatik 12:00etara, kiroldegian eta inguruko etxebizitzetan (ikus planoan eragindako eremua).

Argindar-mozketaren ondorioz, kiroldegiko aldagelak eta igerilekua itxita egongo dira etenaldiak irauten duen bitartean. Era berean, fitness gelako kardio-aparatuetako batzuk, funtzionatzeko argindarra behar dutenak, zerbitzutik kanpo egongo dira.

Neurri horiek beharrezkoak dira transformazio-zentro berriaren obrak segurtasunez egin ahal izateko.