Albisteak
Atzealdea Arazo tekniko batzuk medio datorren astera atzeratu dira transformazio zentro berriaren obrak
2026·08·28

Arazo tekniko batzuk direla eta atzeratu eginda transformazio-zentro berria instalatu eta konektatzeko obrak. Instalazio hori ezinbestekoa da Santio Zeharrako auzo osoaren argindar hornidura antolatzeko eta obra honek amaituta egon behar du kiroldegia handitzeko eta eraberritzeko obrekin hasi ahal izateko.
Obrak direla eta, abuztuaren 27an, argindarraren hornidura eten behar zen kiroldegian eta inguruko etxebizitzetan (ikus planoan eragindako eremua), baina arazo tekniko batzuk medio Irailaren 1era atzeratu diram 9:00etatik 12:00etara.
Argindar-mozketaren ondorioz, kiroldegiko aldagelak eta igerilekua itxita egongo dira etenaldiak irauten duen bitartean. Era berean, fitness gelako kardio-aparatuetako batzuk, funtzionatzeko argindarra behar dutenak, zerbitzutik kanpo egongo dira.
Neurri horiek beharrezkoak dira transformazio-zentro berriaren obrak segurtasunez egin ahal izateko.
