Albisteak

Atzealdea Arauak zorrotz errespetatzeko deia egin du Udalak

Astigartarrek, orokorrean, egoki bete dituzte orain arte alarma-egoera honetan ezarritako arauak. Joan den asteburutik aurrera, ordea, jendea paseatzera eta kirola egitera ateratzeko baimena dela-eta, portaera desegoki batzuk izan dira: haurrak eta familiak talde handitan eta elkarrekin nahasian, herritar ugari ibili da kirola egiten taldean, bakarka ibili beharrean...

2020·05·07


Azken egunotan portaera desegokia ikusi dira herriko kaleetan. Hori dela-eta, Udalak gogorarazten du oraindik ez dugula gainditu alerta sanitarioa eta, beraz, ezarritako arauak zorrotz bete behar direla, egindako aurrerapausoetan atzera egin nahi ez badugu.

Udalak bereziki gogorarazi nahi du:

  • Kirola udalerriarren barruan egin behar da eta bakarka, ez taldean.
  • Mendian, korrika, bizikletan edo paseoan ibiltzerakoan ere, bakarrik joan behar da edo, izatekotan, bizikide batekin.
  • Haurrek kalera ateratzeko duten ordutegiaren barruan guraso bakar batekin joan behar dute.
  • Edozein egoeratan (erosketak egiten, paseoan...) 2 metroko distantzia gorde behar da eta tarte hori ez betetzeko arriskua edukiz gero musukoa erabiltzea komeni da.
  • Kalera irteteko ordutegiak hauek dira:
    • Kirola: 06:00-10:00 edo 20:00-23:00
    • Paseoak: 
      • 14 urte baino gutxiago 12:00-19:00
      • 14 urtetik 70 urtera 06:00-10:00 edo 20:00-23:00
      • 70 urtetik gora edo laguntza behar dutenak 10:00-12:00 edo 19:00-20:00