Albisteak

Atzealdea Arantzazuko Ama BHIko DBH 3ko ikasleek urtero bezala Ekofish proiektua jarri dute abian

1
Gaur eskulan tailerra egingo dute Herri Eskolako patioan, eta larunbatean, Altxorraren bila jolasa ibai-parkean.

2023·03·20


Arantzazuko Ama BHIko DBHko ikasleak hainbat ekimen egiten ari dira Ekofish programaren baitan, itsas hondakinen arazoaz kontzientziatzeko eta horri aurre egiteko.

Egiten diren jarduera guztietan gaiari buruzko sentsibilizazioa sustatu nahi dute, eta jendea dagoen arazoaz kontzientziatu.

Eskulanen tailerra

Martxoaren 20an, 16:45ean Herri Eskolako Patioan, DBHko ikasleek hainbat eskulan egingo dituzte haurrekin.

Altxorraren bila

Martxoaren 25ean, Andre Gobadarien ibai-parkean, 11: 00etan, DBHko ikasleek haurrekin Altxorraren Bila jolasa egingo dute (haurren adinaren arabera, gurasoek ere parte hartuko dute). Amaieran sari sorpesa bat ere egongo da.

Zer da Ekofish?

Pasaiako Itsas Gela eta Getariako Itsas Planet irabazi asmorik gabeko elkarteek sustatutako proiektua da. EkoFishen helburu nagusia da gizartea itsas hondakinen arazoaz kontzientziatzea eta gure esku dauden ekintza txikiekin aurre egitea. Arantzazuko Ama ikastolako DBHko ikasleek urtero parte hartzen dute proiektu honetan.

1