Albisteak

Atzealdea Apirilaren 29tik maiatzaren 20ra ospatuko da Astigarragako CIMASUB zikloaren bigarren edizioa

Zikloaren baitan, itsaspeko hiru zinema saio eta argazki eraskusketa eskainiko dira.

2026·04·29


49 edizioetan zehar, CIMASUB nazioarteko erreferente gisa bihurtu da. Kalitate artistiko handiko dokumentalez, film laburrez eta argazki erakusketez, ingurumenaren aldeko kontzientziazioa gizartean lantzen duelako.

CIMASUBeko edizio berri hontako leloa “Egia zure begien aurrean” da. Eskainiko dituzten irudiek eta istorioek informazioa emateaz gain, kontzientzia hunkitu eta piztea bilatzen dute, gure ozeanoak babesteko benetako konpromisoa sortu nahian.

Astigarragaren kasuan, aurtengoa bigarren edizioa izango da, 2025ean izandako harrera ona dela eta, jarraipena ematea erabaki da. Zikloan antolatutako jarduera guztiak irekiak eta doakoak izango dira.

Argazki erakusketa apirilaren 29tik maiatzaren 20ra, Erribera kulturgunean

Argazki erakusketa edizioak irauten duen egunetan bisitatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera, Erriberako ohiko ordutegian. Itsas espezie paregabeak eta urpeko paisaiak erakutsiko dira, ozeanoetako txoko harrigarrienetara eramango gaituztenak.

Itsaspeko Zinema maiatzaren 6an, 13an eta 20an, 19:00etan, Erribera kulturgunean

Hiru asteazkenetan jarraian, itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez.

Brontzezko lehen zinema saioan, maiatzaren 6an, hainbat gai jorratuko dira, horien artean: itsasoak sendatzeko eta eraldatzeko duen gaitasuna eta bizidun barietate amaigabea zaintzeko premiaren beharra.

Zilarrezko bigarren zinema saioan, maiatzaren 13an, berriz: hondoratutako hondarretatik nola bizitza berriro hazi egiten den, europar batasunean legezkoa den marrazo urdinaren arratza masiboaren praktika nola salatzen den, alga inbaditzailearen mehatxua eta bale marrazo populazio ezezagun baten ezagutza ikusteko aukera izango da.

Azkenik, maiatzaren 20ko urrezko hirugarren zinema saioan, zikloa borobiltzeko beste gai hauek ikusgai izango dira: klima aldaketaren ondorioz arrefizeak eraikitzen dituzten koralaren %44a desagertzeko arriskua, arroz ale bat baino txikiagoak diren izakien ezagutza, hondakin plastikoek gure ozeanoetan duten eragina eta marrazoen arrantza masiboaren ondorioz animali honen desagertzeko arriskua.

Informazio gehiago Cimasub webgunean.