Albisteak

Atzealdea Apirilaren 27an ospatu zituen Astigarragako Udalak Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea

Bi bilkurak laburrak izan ziren, hona hemen onartu ziren gai esanguratsu batzuk:

2021·04·28


Osoko Bilkura:

  • Gizarte-eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosozioala:

Gizarte-eta hezkuntza-arloko esku-hartzea eta esku-hartze psikosozialaren kontratazio espedientea martxan jartzea onartu zuen Osoko Bilkurak.

Bi loteetan banatuta dago:

- 1. lotea: Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzea babesgabetasun egoeran dauden adingabe eta familiei zuzendutako zerbitzua eta baita Gizarte- eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzea gizarte bazterketa arriskuan dauden pertsona helduei zuzendutakoa.

- 2. lotea: Prebentzio komunitarioko eta haurren eta nerabeen detekzio eta esku-hartze goiztiarreko zerbitzua .

Kontratuak bi urteko iraupena izango du, beste urtebetez hirutan berritzeko aukerarekin. (2+1+1+1).

Urteko lizitazio pezioa honakoa da:

- 1. lotea: 61,049,25 euro (BEZ kanpo)

- 2. lotea: 26.400,00 euro (BEZ kanpo).

  • Mozioak:

Hiru mozio aurkeztu ziren Osoko Bilkuran:

Alde batetik, Euskal Nekazarien Batasunak (Enbak) eta Euskal Herriko Nekazarien elkartasunak (Ehnek) aurkeztutako mendiko abelzaintzaren eta otsoaren populazioaren kontrolaren aldekoa. Mozioa onartuta gelditu zen EAJren aldeko 3 botorekin eta EH Bilduren 6 abstentzioekin.

Bestetik, Euskadiko Otso taldeak aurkeztutakoa, abeltzaintza eta otsoak batera izateko ereduaren aldeko mozioa, non otsoaren babesa areagotzeko eskatzen duten. Mozio hau ez zen onartu, EAJ-ren aurkako 3 botorekin eta EH Bilduren 6 abstentzioekin.

Azkenik, Frankismoaren biktimei buruzko mozioa aho batez onartu zen Osoko Bilkuran, eta hau da Astigarragako Udalak mozioan erabakitzen duena:

  1. Argentinan hiriburu den Buenos Aireseko Epaitegi Nazionaleko Kriminal eta Zentzategi Federalaren 1 aretoan kereila kriminal bat jartzea, Epaitegi horrek irekita duen 4591/10 Auziaren barnean, gure Udalerrian diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiak iker ditzan.
  2. Gure herriko edo eskualdeko Epaitegian kereila kriminal bat jarri, Udalerrian diktadura frankistak eragindako gizateriaren aurkako krimen guztiak iker ditzan.
  3. Gure Udalerrian frankismoaren aurka kereilak edo salaketak jartzea nahi dituzten bizilagun biktima edo biktimen familiarteko guztiei laguntza materiala eta juridikoa eskaini. Horretarako, Udalak Biktimen Bulego bat antolatuko du.

Mozioa onartzearekin batera, udazkenean herrian biktimen bulegoa zabalduko da, gaia gizarteratzeko Maialen Laburu astigartarrak egindako frankismoaren inguruko azterketa erabiliko da, eta lanketa eta sentsibilizazio lana egingo da herrian.

Ikusi mozioa osorik

Tokiko Gobernu Batzordea

  • Euskara, Kultura eta Jaietako dirulaguntzak:

Hauek dira euskara, kultura eta jaietako dirulaguntza deialdietara aurkeztu diren proiektuei emango zaizkien dirulaguntzak:

1. Euskara arloko dirulaguntzak:

- Astigar elkarteari 3.000 euro, “40 urte historia egiten” ikus-entzuneko erreportajea egiteko.

- Astigarragako Herri Eskolari 4.075 euro, 2020/21 ikasturtean jolas dinamizazioak egiteko.

2. Kultura arloko dirulaguntzak:

- Astigar elkarteari 5.207 euro, “Astigarraga 2021 aldizkaria” eta 40.urteurreneko ale berezia argitaratu eta 40 urte historia egiten erakusketa antolatzeko.

- SagarArte elkarteari 4.000 euro, Makatzak erakusketa eta SagarKultur ekitaldiak antolatzeko.

- Musika Eskolari 3.231 euro, ate irekiak eta musika eguna antolatzeko.

3. Jai arloko dirulaguntzak:

- Danak Bat Ergobiako kultur elkarteari 10.000 euro, Ergobiako jaiak antolatzeko (osasun-egoerak jaiak ospatzeko aukera ematen badu).