Albisteak

Atzealdea Apeztegi plaza 1 helbideko 5 etxebizitza tasatu esleitzeko prozesua: eskabideak aurkezteko epea zabalik.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira oinarriak. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 26an amaituko da.

2021·01·27


Apeztegi plazako 1. zenbakiko eraikinaren beheko solairuan dauden araubide bereziko udal-babes publiko tasatuko 5 etxebizitza eskuratzeko zozketa egiteko prozesua martxan dago.

Oinarriak GAOn argitaratu dira (2021-01-26, 15. zk.) eta eskabideak aurkezteko epea amaituko da otsailaren 26an.

5 etxebizitza

5 etxebizitza esleituko dira. Guztiek logela bat, komun bat, egongela/jangela/sukaldea eta sarrera bat dituzte.

Azalera erabilgarria 50,28 m² eta 42,93 m² artekoa dute eta prezioa (BEZa sartu gabe) 156.298,17 € eta 134.062,38 € bitartekoa da.

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintza nagusiak honakoak dira (ikus xehetasunak oinarrietan):

  • Adin nagusikoa izatea
  • Etxebizitzarik ez edukitzea
  • 25.000 eta 50.700 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak edukitzea

Lehentasuna astigartarrek

Bestalde, lehentasun baldintzak ere finkatu dira, astigartarrek lehentasuna izan dezaten. Lehentasuna honako hauek izango dute:

  • Oinarriak argitaratzen diren unean Astigarragan erroldatuta dauden pertsonak (aurreko bi urteak etenik gabe).
  • Oinarriak argitaratzen diren unean Astigarragan erroldatuta ez dauden pertsonak, baina gutxienez etenik gabe 10 urtez erroldatua egon direnak edo gutxienez etenekin edo aldizka 15 urtez erroldatua egon direnak.
  • Azken 5 urteetan 3 urtez Astigarragan lan egin duten eta egun lan kontratua indarrean duten pertsonak.

Eskabidea egiteko eredua eta argibideak

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Astigarragako Udalaren webgunean daude eskura.

Eskabideak Astigarragako udaletxean aurkeztu behar dira.

Argibideak nahi izanez gero, jarri harremanetan Hirigintza Sailarekin:

  • Tel. 943335241
  • Helbide elektronikoa: hirigintza@astigarraga.eus