Albisteak
Atzealdea Animalien udal araudia berrikusteko bigarren bilera irekia urtarrilaren 20an
2021·01·15
Astigarragako Udalak txakurren araudiaren berrikuspena egiteko prozesu bat abiatu du. Udalerrian bizi diren animaliei eta bereziki txakurrei dagokienez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutu nahi dira, eta berau hobetzeko gakoetan sakontzea izango da helburu nagusia.
Abiatutako prozesuak herrian txakurren inguruan dauden sentsibilitate eta ikuspuntu anitzak biltzeko asmoarekin hasi zen, eta dagoeneko prozesuaren hainbat lan egin dira:
- Diagnosia: egungo errealitatearen inguruko datu eta informazio bilketa egin da, eta herritarrei zein udal langileei egindako elkarrizketen bitartez osatu zen.
- Eztabaida herritarra: diagnosia aurkeztu eta herritarren iritzi eta ekarpenekin osatzeko lehendabiziko bilera burutu zen pasa den abenduaren 22an. Bertan, 30 lagunetik gora elkartu eta ordura arteko informazioa elkarbanatu eta osatu zen.
Herritarrekin egingo den bigarren bileraren helburu nagusia da gaur egungo udal araudia moldatzeko proposamen ezberdinak jasotzea, hauek aztertu eta eztabaidatzea, eta bertaratutakoen artean adostasunak lantzea. Bigarren bilera honen ondoren, udalak araudia berridatziko du.
Aurretik aipatu bezala, saioan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da, Covid-aren prebentzio neurriak bermatuak izan daitezen. Horretarako kontaktuak honakoak dira:
- Posta elektroniko bidez: alkatetza@astigarraga.eus
- Telefonoz:
- Alkatetza: 943 33 52 40
- Aztiker: 608 01 85 12