Albisteak

Atzealdea Animalien araudiaren aldaketen berri emateko, bigarren saioa, gaur, Joseba Barandiaran plazan

5
Gaur, 18:00etatik 19:30era, Joseba Barandiaran plazan informazio postua jarriko da.

2021·05·05


Astigarragako Udalak animalien udal araudia berrikusteko prozesu bat garatu du, 2020ko azaroan hasi eta 2021eko martxoan amaitu dena.

Prozesu honetan animalien araudian herritarrekin adostutako aldaketa batzuk egin dira, eta horien berri herritarrei emateko, 3 informazio saio antolatu dira. Gaur bigarren saioa egingo da, 18:00etatik 19:30era Joseba Barandiaran plazan. Hurrengo saioa, maiatzaren 12an egingo da Foru Enparantzan.

Araudian egokitu diren puntuak hauek dira: ordutegiak, gune berriak, orain arteko guneen aldaketak, babesguneak, etab.

Araudiaren aldaketak Udal osoko bilkuran behin behineko onarpena jaso zuen 2021eko martxoaren 30ean eta alegazioetarako epean egongo da maiatzaren 27ra arte.

Parte hartze prozesu honi buruzko informazioa (helburuak, faseak, aurkezpenak, aktak eta abar) Udalaren webgunean dituzu eskura: https://www.astigarraga.eus/eu/parte-hartu

1 2 3 4 5