Albisteak
Atzealdea Andre Gobadarien parkearen eta eskulturaren inaugurazio ekitaldia bertan behera geratu da
Azaroaren 14ean aurreikusita zegoen Andre Gobadarien parkearen eta eskulturaren inaugurazioa egitea, baina eguraldi txarra iragarrita dagoenez bertan behera gelditu da ekitaldia.
2019·11·12
Aurrerago zehaztuko da zein izango den inaugurazioko data eta ordutegi berria. Gonbidatuak MªJose Lacadena eskultorea, Astigarragan lan horretan ibilitako emakume batzuk eta Node dantza taldea izango dira.
Honi lotuta, azaroaren 17an Lekim konpainiaren klariona tailerra egitea zegoen aurreikusia, eta beraz, hau ere atzeratuko da.