Andre Gobadarien ibai parkeko eta Sagardo plazako jolas eta aisialdi eremuak laster egokituko dira
2023·04·26
Andre Gobadarien Ibai Parkea
Ibai parkeko proiektua egiteko garaian hainbat helburu zehaztu dira: garapen urbanistikoa definitzea, uholdeen aurkako esku-hartzea garatzea, aisialdia bultzatzea eta ibaiaren habitat naturala lehenestea.
Adin guztietako pertsonentzako jolaserako eta aisialdirako espazioak sortuko dira, erabilera anitzekoak, eta, horretarako, hainbat espazio garatuko dira:
- Trebatze gunea: Haur eta nerabeei bideratutako trebatze gunea da. Kota aldaketa baliatuz, txirristak eta igotzeko hainbat elementu anitzak kokatuko dira: sokak, enborrak, harriak, sareak, igoera plataformak…
- Tirolina: Trebatze gunearen osagarri gisa, beherago tirolina bat jarriko da.
- Elkargunea: Gaur egungo urmaelaren ondoan, uraren freskotasunaz gozatzeko aukera emango duen elkargune txiki bat sortuko da.
- Ariketa gunea: Gaur egungo oinezkoentzako bideetan ariketa fisikorako hainbat gune sortuko dira. Bi motatakoak izango dira:
- Kalistenia (intentsitate altuko ariketa fisikoa egiteko)
- Adineko pertsonei bideratutako ariketa fisikorako makinak.
- Ur eremua: Urarekin jolastu eta ikertzeko gunea izango da, ur-txorrotak eta iturri askaduna izango ditu. Askak haurrek ura manipulatzeko aukera izatea ahalbidetuko du, ur-pistolak betetzeko, edota urarekin esperimentatzeko, besteak beste.
Lan horiek guztiek16 aste inguruko iraupena izango dute. Aurrekontua 223.531,31 eurokoa da (BEZik gabe).
Argiteriaren indartzea ibai-parkean
Gainera, Udalak dagoeneko abian du ibai-parkean argiteria indartzeko lizitazioa. Behe mailan dagoen azken bidean izan ezik, gainontzeko bideetan farola berriak instalatuko dira. Argi-puntu hauek berritzearen aurrekontua 68.283,38 eurokoa da.
Sagardo Plaza
Sagardo Plazako jolas eta aisialdi guneak egokitzeko helburu nagusia plazaren izaera eta zentralitatea berreskuratzea da. Erabilera handiko eremua denez, ibilbide irisgarriak bermatuko dira.
Lurraren topografiarekin jolastuz, Sagardo plazako jolasgune berria sortuko da. Bi irla izango ditu, kautxuz egindako bi irla menditsu. Topografiak berak jokoa ahalbidetuko du, hala ere, irla bakoitzak bere ezaugarriak izango ditu:
- Txirristadun irla: izenak adierazten duen bezala, irla menditsu honek txirrista bat izango du.
- Irla gorabeheratsua: irla menditsu horrek azalera handiagoa hartuko du, eta plazaren erdialdean kokatuko da. Bi elementuz osatuko da, alde batetik, hodien tunela, irlaren behealdea ezagutzeko aukera emango duena; eta bestetik, irla goitik ezagutzeko aukera emango duten bi ohe elastiko.
Jolas-eremua adin-tarte desberdinetara egokituko da, eta gaur egun dagoen jolas-elementu estaliarekin osagarrituko da.
Jolasguneaz gain, aisialdirako gunea ere egokituko da. Plazan dauden bost zuhaitzen inguruan eserleku berriak jarriko dira. Kokapen estrategikoa izango dute bankuek eta plazan presentzia handiagoa hartuko dute.
Lanek 10 asteko iraupena izango dute eta 59.593,53 euroko (BEZik gabe) aurrekontua izango dute.
Murgia
Murgiako jolas-parke berria eraikitzeko lanak hasita daude eta ekainaren lehenengo asterako amaituta egotea aurreikusten da. Hau ere “Jolastuko al gara” partaidetza prozesuan atera zen. Murgian esperimentaziorako jolas-eremu naturala sortuko da.