Santiagomendiko hiritartze lanak: euri-uren saneamendua, argiteria eta zoladura berritu eta elektrizitate- eta telekomunikazio-sareak lurpetik pasa dira.

2021·07·06
Hiritartze lanetan, batetik, euri-uren saneamendua, argiteria eta zoladura berritu dira eta, bestetik, elektrizitate- eta telekomunikazio-sareak lurpetik pasa dira.
Horrekin batera, etxeetaraino argindar eta telekomunikazio hartuneak eraman dira, bizilagunekin egindako hitzarmenen bidez. Hurrengo urratsa da elektrizitate eta telekomunikazio enpresek beren zerbitzua lurpeko hoditeriaren bidez eskaintzea.
Obren iraupena 5 hilabetekoa izan da eta egindako inbertsioa, guztira 335.591,77 eurokoa izan da.
Hiritartze lanen bidez hainbat hobekuntza lortu dira Santiomendiko auzunearentzat:
- euri urak hobeto jaso eta bideratuko dira
- kaleko argiteria hobetu da
- bidearen zoladura berritu da eta bidea zabaldu egin da hainbat lekutan
- bidean oinezkoentzako eremua markatu da, oinezkoen segurtasuna hobetzeko
- zerbitzuak lurperatu dira eta, ondorioz, zerbitzuak lurpetik jarri ahala, airetik doazen hariak kendu eta argindarraren eta telekomunikazioen hainbat zutabe kenduko dira
- Anuskatik Santiagomendiko auzora telekomunikazio sarea (zuntz optikoa) sartzeko hodia prestatu da
- nabarmen hobetu da Santiagomendiko auzunearen itxura
Bilera auzotarrekin uztailaren 8an
Lehen faseko obrak amaitzear daudelarik, Udalak bilera egingo du Santiagomendiko auzotarrekin, uztailaren 8an (datorren ostegunean), 19:00etan, Plazetxe aurrean. Bilera horretan lehen faseko lanen balorazioa egingo da. Horrekin batera, 2. faserako Udalak dituen asmo eta aurreikuspenak azaldu eta partekatuko auzotarrekin ditu eta tarte bat izango da eskari eta galderetarako.