Albisteak

Alokairu sozialeko etxebizitzen zozketan izena emateko epea zabalik da

Aiotzategi kalean alokairu sozialeko babes ofizialeko zazpi etxebizitza zozkatuko dira. Eskaerak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 31ean amaituko da.

2019·12·11


Zozkatuko diren zazpi etxebizitzak Aiotzategi 4 zenbakian daude kokatuta. Egun okupatuak egon arren, 2020ko martxoaren 31ean amaituko zaie kontratua etxe hauetan guztietan bizi direnei.

Etxebizitza motak

Etxebizitza horien ezaugarriak hauek dira:

  • Lau etxebizitza hiru logelakoak izango dira.
  • Bi etxebizitza bi logelakoak dira.
  • Etxebizitza bat bi logelakoa da, ezindu edo desgaituentzat egokituta.

Diru sarrerak

Urtean gutxienez 3.000 euroko eta gehienez 39.000 euroko diru-sarrera haztatuak izatea egiaztatu behar da zozketan parte hartzeko. Baina hala ere, lehentasuna 25.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera haztatuak dituzten eskatzaileek izango dute.

Iraupena

Alokairu-kontratuek 7 urteko iraupena izango dute, baina urtero errebisatuko dira hasierako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.

Ikusi oinarriak hemen

Ikusi eskaera-orria hemen